Herriko toponimiaren ezagutza freskatzeko lehiaketa
Errenteriako Euskara Departamentuak laugarrenez antolatu du Ezetz asmatu Internet bidezko lehiaketa. Bertan, herriko toponimiari buruzko hainbat galderari erantzuteko aukera izango dute lehiakideek, “norberaren ezagutzaz jabetu, eta ezagutza hori...
Errenteriako Euskara Departamentuak laugarrenez antolatu du Ezetz asmatu Internet bidezko lehiaketa. Bertan, herriko toponimiari buruzko hainbat galderari erantzuteko aukera izango dute lehiakideek, “norberaren ezagutzaz jabetu, eta ezagutza hori areagotzeko”.
Euskara izango da lehiaketako beste protagonista. Izan ere, hizkuntza hori erabili eta sustatzea da ekimen horren helburu nagusia. Era berean, teknologia berriak ere sustatuko dituzte.
Parte hartzen duten guztien artean irabazleak, Errenkoalderen 50 euroko erosketa txartela eramango du, herriko dendetan gastatzeko. Lehiaketa martxan egongo da azaroaren 23ra arte, eta irabazlearen izena hil horren 30ean jakinaraziko dute.

