
Etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko harpidedun kanpainia abiatu zuen iaz Hondarribiko Hiru argitaletxeak. Haien webgunean Eva Sastrek adierazten duenez, aurrera jarraitzeko lagunen beharra dute: “Ezagutzen gaituzuenok ondo dakizutenez, Hiru argitaletxe apala da, azpiegitura ikaragarriak behar ez dituena, eta hala ere, aspaldi honetan sartuta dagoen atakatik aterako bada, dirua behar du”. Horregatik, harpidedun kanpainia hasi zuten. Dagoeneko ehunetik gora erantzun izan dituzte, baina guztira 300 behar dituztela uste dute. Harpidedun egin nahi direnek webgunearen bitartez egin behar dute, harpidetza kanpainaren atalean. Harpidedun egiten direnek %50eko deskontua izango dute Hiruk argitaratzen dituen liburuak erosterakoan. Spinozari buruzko lana Hiru argitaletxearen azken argitalpena Spinoza y la multitud (Spinoza eta jendetza) antzerki liburua da, Juan Pedro Garcia del Campo idazlearena; Skene bildumaren barruan kokatu dute. Irrati antzerki bezala idatzita dago, eta Baruch Spinoza filosofo holandarraren pentsamenduak gaur egungo arazoak konpontzeko balio ote duen aztertzen du. Argitaletxetik azaldu dutenez, “fikziozko lana baino, zentzuen laborategia izan nahiko lukeen liburua da”. Liburuak 195 orrialde ditu eta bere prezioa 16 eurokoa da. Ohiko dendetan eta Hiruren posta elektronikoaren bitartez eros daiteke.

Hondarribiko Udalak Hondarribia Elkarlanean ekitaldia antolatu du etzi goizerako Butroi pasealekuan. Eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) eta elkarteei laguntzeko informazio eta hausnartze eguna izango da, baina atzoko aurkezpenean Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako arloko zinegotziak azaldu zuenez, “elkarte horietan aritzen diren bolondresei aurpegiak jarri nahi diegu”. Pelaezek boluntarioen lana goratu zuen eta nabarmendu zuen elkarte horiek aukera ematen diotela udalari beste modu batera banatu ezingo lukeen dirua banatzeko. Ideia udalak elkarteekin iaz egin zituen jardunaldietan jaio zela onartu zuen zinegotziak: “Iruditu zitzaigun biztanleriak ez zekiela udalak zertan gastatzen zuen aurten elkarteen artean banatuko dituen 160.000 euroak, ezta elkarte eta erakunde horien guztien atzean Hondarribiko eta inguruko pertsonak zeudela ere”. Horregatik, “gure inguruko pertsonak direlako”, etzi goizean zeintzuk diren eta boluntario bezala zer egiten duten ezagutzeko aukera izango da. Gainera, megafonia zerbitzua jarriko dute eta esatari bat postuz postu joango da elkarteetako ordezkariei elkarrizketak egiten. Boluntario multzo handia Guztira 24 taldek parte hartuko dute Hondarribia Elkarlanean ekitaldian, baina gehiago direla gogoratu zuen Pelaezek: “Hondarribian boluntaritza multzo garrantzitsua dago. Igande honetan hamabi elkarte eta beste hamabi GKE izango dira, baina herrian gehiago dira. Ez nituzke ahaztu nahi izan kultur eta gizarte arloan lan egiten duten guztiak”. 11:00etatik 14:30era hainbat estalpe [...]

Bihar eguerdian Altxu kalea inauguratuko dute Gaztañon, eta ekitaldi hori dela eta, Xanti Vicente Altxu zena omentzeko ekimen bat egingo dute. Hori Casa Polilla edo Pipiaren Etxetik abiatuko da. Ekitaldi horren atzean Gaztañoko auzo elkartea, EHGAM, ...