Txupina jaurtiz abiatuko dituzte gaur San Migel auzoko jaiak
Urtero bezala, iraila bukaeran San Migeleko jaiak ospatuko dituzte bertako bizilagunek. Horretarako egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak gaurtik igandera bitartean. Hala, gaurko 18:30ean izango den txupinazoa jaien hasiera ofiziala izango da. Era...
Urtero bezala, iraila bukaeran San Migeleko jaiak ospatuko dituzte bertako bizilagunek. Horretarako egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak gaurtik igandera bitartean. Hala, gaurko 18:30ean izango den txupinazoa jaien hasiera ofiziala izango da.
Era berean, buruhandiak eta trikitilariak auzoko kaleetan barrena ariko dira arratsaldean zehar. Horren ondotik, pizza banaketa eta hegazti harraparien erakustaldia antolatu du auzo elkarteak, parke berrian. Eguna bukatzeko, Mario Simancas aktore eta musikariak bakarrizketa emango du Alberto Angera plazan, eta ondoren, dantzaldia ere izango da.
Egitarau zabala asteburuan
Bihar goizean goizetik abiatuko dituzte auzotarrek ospakizunak. Antolatutako ekintzen artean petanka eta marrazki lehiaketak, futbol txapelketa, jotak eta bestelakoak daude.
Jaiak bukatzeko, txistulariak, sokatira, toka lehiaketa eta bestelakoak antolatu ditu auzo elkarteak etzirako, eta petardoz lagunduta bukatuko dira aurtengo San Migeleko jaiak.

