Anbulantzia bat estreinatuko du DYAk Errenterian
DYAk anbulantzia berri bat ekarriko du Errenteria-Oreretara, hemen erabiltzeko. Gamon Zumardian ikusi ahal izango da 12:00etatik 13:00etara. Era berean, boluntarioek egiten duen lanari buruzko karpa txiki bat jarriko dute, eta haurrentzat, berriz, esku...
DYAk anbulantzia berri bat ekarriko du Errenteria-Oreretara, hemen erabiltzeko. Gamon Zumardian ikusi ahal izango da 12:00etatik 13:00etara. Era berean, boluntarioek egiten duen lanari buruzko karpa txiki bat jarriko dute, eta haurrentzat, berriz, eskulan tailer bat jarriko dute. Azkenik, 13:15ean, erreskateko simulazio bat egingo dute, eta egoera horietan erabiltzen dituzten teknikak azalduko dituzte.
Anbulantzia berri hori eskualdeko jendearen elkartasunari esker lortu dutela argitu du Gipuzkoako DYAk. Premiazko laguntza emateaz gain, kirol ekitaldietan, kulturaletan eta ludikoetan prebentzio lanak egingo dituela azaldu du.

