26 talde, Eskola Kirolean
Eskola Kirolaren 2012-2013ko ikasturtea astelehenean hasiko dute. Jardunaldiak urriaren 20an hasiko dira, baina aurretik dagoeneko entrenatzen hasiko dira haurrak euren ikastetxeetan. Oiartzunen, 26 talde ariko dira Eskola Kirolean ikasturte honetan. E...
Eskola Kirolaren 2012-2013ko ikasturtea astelehenean hasiko dute. Jardunaldiak urriaren 20an hasiko dira, baina aurretik dagoeneko entrenatzen hasiko dira haurrak euren ikastetxeetan. Oiartzunen, 26 talde ariko dira Eskola Kirolean ikasturte honetan. Eskualdeko beste herrietako ia 80 talderekin lehiatuko dira.
Eskola Kirolean saskibaloia; futbola; eskubaloia; pilota; igeriketa… landuko dituzte haurrek. Eskola Kirolaren filosofia haurrek kirol ezberdinak probatu eta lantzea da: “Gozatu, kirol ohiturak hartzea eta kirol aukeraketa egiteko orduan, aurrez probatzeak ematen duen esperientzia izatea”.

