Francisco Herasi omenaldia egingo diote bihar
LKNk antolatuta, Francisco Heras Gomez Mathausera erbesteratu zuten errenteriarrari omenaldia egingo diote, 11:00etatik aurrera, Ugarritze auzoan daukan lokalean (Santa Maria, 7). 12:00etan, berriz, Herasen omenezko plaka inauguratuko dute. Bertan, err...
LKNk antolatuta, Francisco Heras Gomez Mathausera erbesteratu zuten errenteriarrari omenaldia egingo diote, 11:00etatik aurrera, Ugarritze auzoan daukan lokalean (Santa Maria, 7).
12:00etan, berriz, Herasen omenezko plaka inauguratuko dute. Bertan, errenteriarraren jaiotze data (LKNren egungo egoitzan jaio zen 1916ko abenduaren 28an), Mathausera erbesteratu zuten eguna (1940ko abuztuaren 6a) eta Gusenen hil zuten egunaren data (1941eko irailaren 29a) agertuko dira.
Ekitaldian zehar lore eskaintza egingo dute, eta amaitutakoan, Herasen bizitza gogoraraziko dute. Luntx batekin amaituko dute omenaldia.

