Ohorezko Mailako derbia izango da bihar, Irunen
Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak eskualdeko derbia izango du bihar, Irunen, Real Union Bren aurka. Hirugarren jardunaldia da jokoan izango dena. Orain arte partida bat galdu eta beste bat irabazi dute hondarribitarrek; Txuribelt...
Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak eskualdeko derbia izango du bihar, Irunen, Real Union Bren aurka. Hirugarren jardunaldia da jokoan izango dena. Orain arte partida bat galdu eta beste bat irabazi dute hondarribitarrek; Txuribeltzek, bestela, jokatutako bi partidetan puntu bana eskuratu dute. Hortaz, biharko derbian irabazten duenak aurrea hartuko du sailkapenean, baina berdinduz gero, Hondarribiak jarraituko du puntu bat aurretik. Partida 15:30ean hasiko da, Gal estadioaren ondoan dagoen belar artifizialeko zelaian.

