
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde Ezker Anitzak mozio bat eramango du astearteko udalbatzarrera. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurrien aurrean, Ezker Anitzak eskatu du egung...

Mugikortasunaren Europako Astea da honakoa, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena etziko Bizikleta Eguna izango da. Horretarako, Biteri kalea itxita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da, egunero auto mugimendu handia ibiltzen den kalea moztuta egongo delako, eta horren tokian bizikleta izango dira garraiobide nagusia. Horren bidez, udalak “praktika egokiak” bultzatu nahi ditu iraunkortasuna eta osasunaren mesedetan. Gaur aurkeztu dute ekimena Ingurumen, Trafiko eta Gazteria eta Kirol Patronatuko ordezkariek: Jose Manuel Ferradas, Jon Txasko eta Unai Unsuain, hurrenez hurren. Bizikleta Festa aitzakia bat izango da bizikletaren eta garraio publikoaren erabilpena sustatzeko. Ferradasen arabera, politika aktiboagoak martxan jarriko dituzte datozen hilabeteetan, joan etorrien %15 bizikletaz egiteko helburura ailegatzeko. Donostian egunero 16.000 lagun mugitzen direla bizikletan azaldu du. Hori posible egiteko Bizikletaren Plan Zuzentzailea martxan jarriko dute, eta lanera bizikletaz joateko poligonoetan ekingo dutela azaldu du, eta horrez gain, azpiegiturak eta bizikleta sarea indartuko dutela. Hala, egun Zumardian bidegorria zatitua egiten da, eta hor bidegorriari jarraipena emateko lanak egingo dituztela jakinarazi du. Dagoeneko obrak esleitu dituztela gaineratu du, eta hiruzpalau hilabeteko kontua izango dela hori erabiltzea. Garraio publikoari dagokionez, berriz, laster Gipuzkoako garraio publikoen sarera batuko dira Renfe eta Eusko Trenbideak azaldu du Txaskok, eta [...]

Punk gau solidarioa egingo dute etzi iluntzean Trintxerpeko Mogambo aretoan, 20:00etatik aurrera. Dirua biltzea da helburua, ekainaren 22an animalien eskubideen aldeko hamabi ekintzaileren kontrako epaiketako gastuei aurre egiteko. 20:00etan hitzaldia ...

Hurrengo asteko asteburuan, ostiraletik igandera, San Fermin Txiki Jaiak ospatuko dituzte Antxon. Egitarauaren barruan daborrada antolatu du Antxoko Jai Batzordeak, hilaren 28rako. 20:30ean irtengo dira Gure Zumarditik. Zuri-gorriz jantzita Danborradan parte hartzeko baldintza bakarra zuriz jantzita joatea da. “8 eta 120 urte bitarteko antxotarrek” har dezakete bertan, eta izena emateko Kamio eta Mimos tabernetatik zein Txema gozokidendatik pasatu behar da. Informazio gehiago behar duenak, 680 98 61 43 telefono zenbakira deitu behar du (Izaskun).

Aurtengo udazkenean Zu ere, On Kixote izenburuko antzerki proiektu parte hartzailea iraganen da Hendaian, eta heldu den asteko asteartean bilera eginen dute Mendi Zolanen, argibideak emateko xedez. Hainbat eragileen elkarlana da Zu ere On Kixote: Herriko Etxeko Euskara zerbitzua, Agerre Teatro konpainia eta Imuntzo eta Beloki musikariak. “Antzerkia, dantza eta musika nahasiko dituen eragin-trukeko antzerki esperientzia hau osoki euskaraz izanen da”, argitu dute Euskara zerbitzutik. Antolatzaileek jakinarazi dute egitasmorako parte hartze mugatua izanen dela: “Hendaiako dantza, kantu, antzerki, bertsu, arte plastiko elkarteek eta artistek parte hartzen ahal dute proiektu horretan, nahi izanez gero. Halere, jakin behar da parte hartzaileen kopurua mugatua izanen dela”. Poiektuaz mintzatzeko, datorren asteartean bilkura eginen dute Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, eta bertara joateko deia luzatu diete Euskara Zerbitzutik proiektuan laguntzeko interesa dutenei. 18:30ean hasiko da bilera. Zu ere, On Kixote antzezlanean izena emateko ere baliatuko dute Mendi Zolaneko hitzordua.

Igandean desmuntatuko dute Jaime de los Rios, Alex Garmendia eta Oier Villar artistek osaturiko Anamorphose taldeak Mendi Zolan kulturguneko 1. solairuan jarritako erakusketa-instalazioa eskainiko du, Mendi Zolan kulturgunearen 1. solairuan. Hilaren 7an inauguratu zuten eta hilaren 22arekin izango da bisitatzeko azken aukera. Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak antolaturako ekintza da. Bertatik adierazi dutenez, “Anamorphose taldeak erakusketa-eremua ezin hobeki erabiltzen du, soinuen, irudien eta argien inguruko ekintza artistikoa eskaintzeko; gomitatzen zaituztete iluntasunean eta isolamenduan murgildutako bidaia zoragarri baten egitera”. Hiru artistek osatzen dute Anamarphose: Jaime de los Rios, Alex Garmendia eta Oier Villar. Forma-argiak eta musika erabiltzen dituzte, pantaila edo irudi-hargailu gisa baliatzen dituzten eremu fisiko aldatuetan proiektatuz. Soinuak, etengabe aldatuz doan irudiaren proiekzio numerikoa eragiten du; elementu horiek, elkarturik, eraldatzen eta birsortzen, ikuslea murgildua den eremu batean. “Artistak proiekzio-euskarri ezberdinen azterketan oinarritzen dira, dauden eremuaren baldintza fisikoei egokituz, eta argiak eta soinuak ezin hobeki baliatuz”, gehitu dute Mendi Zolaneko arduradunek. Esan bezala, larunbata da Anamarphose taldearen unibertsoan sartzeko azken aukera Mendi Zolanen. Sarrera doan da eta ordutegia, ohikoa: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Kulturen arteko elkarbizitza duela 60 urtetik “zintzilik” dagoen zerbait dela iritzi dio Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972). Errenteria-Oreretan ere horretaz konturatu dira, eta herriko komunitateak hurbiltzeko urratsa egin dute. Gaur, 19:30etik aurrera hasiko dute ibilbidea, Maiaren beraren esperientzian oinarrituta dagoen Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldiarekin. Zer azalduko duzu gaurko hitzaldian? Ni abiatzen naiz nire eta nire familiaren esperientziatik. Nire familia kanpotik etorria da, ama Extremaduratik eta aita Zamoratik. Etorkin familia bateko kidea izatea zein bertsolari eta euskaldun izatea, bi begiradak ditut nigan, eta bien artean ibiltzen naiz. Iturri askotatik jasoa zara, beraz. Nola joan zara hori zeure egiten eta prozesu horretatik zein ondorioetara iritsi zara? Identitateari dagozkion kontraesanak bizi izan ditut. Euskal Herrian etorkinen integrazioa ez da samurra izan. Oro har, asko euskalduntasunetik kanpo geratu direlako, eta integratu direnen kasuan, ahalegin pertsonala izan delako. Ni bizi izan naiz, batetik, oso euskaldun sentituz, eta bestetik, mantxurriano, hezurbeltz, belarrimotz eta horrelako kontzeptuen arteko tarte horretan. Horrek nigan zenbait eztabaida sortu ditu. Aurreiritzi asko ere egon dira etorri zirenekiko, egon dira distortsioa sortzen zuten faktoreak, gatazka politikoa kasu, eta horrek eraman gaitu banaketa sozialera; nahiz eta portal berean bizi elkar ez ezagutzera. Banaketa sozial hori egun ere antzematen da. Gure mapa soziopolitiko [...]

DYAk antolatutako Osasunaren eta Istripu Prebentzioaren Asteari lotuta, motor istripu simulatu bat egingo dute larunbat eguerdian, 12:00etatik 13:00etara. Soroeta auzoan izango da, DYAren ordezkaritza inguruan, 12:00etatik 13:00etara. Horrelako istrip...

Herriko gaztetxo zein haurrentzako eskaintza hasteko prest daude ludoteketan zein gaztelekuetan. Horrela, San Pedro-Trintxerpeko eta Donibaneko udal gaztelekuek bihar arratsaldean irekiko dituzte ateak, 17:00etan. Uztailaren 13ra arte luzatuko da ikasturtea. Udalaren Gazteria eta Kirol Departamenduak adierazi duenez, gaztelekua “guztiaren gainetik”, elkartzeko toki bat izango da, “lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin elkartzeko tokia da”. Udaleko sail horrek gaineratu duenez, “hezkuntza eta gizarterako ekipamenduak dira gaztelekuak, eta beren gizarteratzea zein burujabatzea bilatzea du helburu”. Gazteen “parte hartze aktiboa” bilatzen dute gaztelekuetan. Bertan, mahai jokoetan, futbolinean, Interneten edota play stationean aritzeko aukera izango dute 13 eta 17 urte bitarteko nerabeak. Irakurtzeko txokoa edukiko dute, baita filmak ikusteko ere. Horrez gain, ikastaroei buruzko informazioa ere emango diete. Aparteko jarduerak antolatuko dituzte, gainera: lantegiak, kirol probak, irteerak… Departamenduak esan duenez, gaztelekuei hasieratik harrera “ezinhobea” egin diete barrutietako nerabeek. Eurekin batera, aurreko ikasturteetan bezala, bina begirale izango dira, “eskarmentu eta esperientzia handikoak denak”. Gaztelekuak 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik ostiral eta larunbatetan eta Donibaneko J. J. Otaegi plazatik zein Trintxerpeko Gran Sol kaleko 11 zenbakian daude. Bertako telefono zenbakiak honakoak dira: 943 24 81 98 (Trintxerpe-San Pedrokoa) eta 943 51 72 90 (Donibanekoa). Ludotekak urrian hasiko dira Udalerriko hiru ludoteketan izena emateko epea [...]

Alzheimerrarekin batera bizi (Convivir con el Alzheimer) goiburuko hitzaldia emango dute gaur arratsaldean Zuloaga Etxean, Afagik antolatuta —Gipuzkoako Alzheimerdun eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea da Afagi—. Elkarte...

Kabia Espaziko Kreaktiboan buruhandiak egiten aritu dira azken asteotan, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Antolatzaileek esperientzia “polita eta arrakastatsua” izan dela adierazi dute, eta merezi duen bukaera emateko festa an...

Urriaren 20an Hendaian egitekoa zen Iparraldeko Bertsulari Txapelketaren finalerdia atzeratu egin dute antolatzaileek. Azaroaren 10ean eginen da, Mendi Zolan kulturgunean.

DYA Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egiten ari da Hondarribiko egoitzan. Egunero tailerrak edo hitzaldiak antolatu dituzte, doan. Gaur, osteguna, Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra egingo dute, non bertaratutako guztiek oinarrizko ...