Anamarphose taldearen unibertsoa larunbata arte bisitatu daiteke Mendi Zolanen
Igandean desmuntatuko dute Jaime de los Rios, Alex Garmendia eta Oier Villar artistek osaturiko Anamorphose taldeak Mendi Zolan kulturguneko 1. solairuan jarritako erakusketa-instalazioa eskainiko du, Mendi Zolan kulturgunearen 1. solairuan. Hilaren 7an inauguratu zuten eta hilaren 22arekin izango da bisitatzeko azken aukera. Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak antolaturako ekintza da. Bertatik adierazi dutenez, “Anamorphose taldeak erakusketa-eremua ezin hobeki erabiltzen du, soinuen, irudien eta argien inguruko ekintza artistikoa eskaintzeko; gomitatzen zaituztete iluntasunean eta isolamenduan murgildutako bidaia zoragarri baten egitera”. Hiru artistek osatzen dute Anamarphose: Jaime de los Rios, Alex Garmendia eta Oier Villar. Forma-argiak eta musika erabiltzen dituzte, pantaila edo irudi-hargailu gisa baliatzen dituzten eremu fisiko aldatuetan proiektatuz. Soinuak, etengabe aldatuz doan irudiaren proiekzio numerikoa eragiten du; elementu horiek, elkarturik, eraldatzen eta birsortzen, ikuslea murgildua den eremu batean. “Artistak proiekzio-euskarri ezberdinen azterketan oinarritzen dira, dauden eremuaren baldintza fisikoei egokituz, eta argiak eta soinuak ezin hobeki baliatuz”, gehitu dute Mendi Zolaneko arduradunek. Esan bezala, larunbata da Anamarphose taldearen unibertsoan sartzeko azken aukera Mendi Zolanen. Sarrera doan da eta ordutegia, ohikoa: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Igandean desmuntatuko dute Jaime de los Rios, Alex Garmendia eta Oier Villar artistek osaturiko Anamorphose taldeak Mendi Zolan kulturguneko 1. solairuan jarritako erakusketa-instalazioa eskainiko du, Mendi Zolan kulturgunearen 1. solairuan. Hilaren 7an inauguratu zuten eta hilaren 22arekin izango da bisitatzeko azken aukera.
Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak antolaturako ekintza da. Bertatik adierazi dutenez, “Anamorphose taldeak erakusketa-eremua ezin hobeki erabiltzen du, soinuen, irudien eta argien inguruko ekintza artistikoa eskaintzeko; gomitatzen zaituztete iluntasunean eta isolamenduan murgildutako bidaia zoragarri baten egitera”.
Hiru artistek osatzen dute Anamarphose: Jaime de los Rios, Alex Garmendia eta Oier Villar. Forma-argiak eta musika erabiltzen dituzte, pantaila edo irudi-hargailu gisa baliatzen dituzten eremu fisiko aldatuetan proiektatuz. Soinuak, etengabe aldatuz doan irudiaren proiekzio numerikoa eragiten du; elementu horiek, elkarturik, eraldatzen eta birsortzen, ikuslea murgildua den eremu batean. “Artistak proiekzio-euskarri ezberdinen azterketan oinarritzen dira, dauden eremuaren baldintza fisikoei egokituz, eta argiak eta soinuak ezin hobeki baliatuz”, gehitu dute Mendi Zolaneko arduradunek.
Esan bezala, larunbata da Anamarphose taldearen unibertsoan sartzeko azken aukera Mendi Zolanen. Sarrera doan da eta ordutegia, ohikoa: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.


