Pasaiako gaztelekuetan eta ludoteketan prest daude ikasturtea hasteko
Herriko gaztetxo zein haurrentzako eskaintza hasteko prest daude ludoteketan zein gaztelekuetan. Horrela, San Pedro-Trintxerpeko eta Donibaneko udal gaztelekuek bihar arratsaldean irekiko dituzte ateak, 17:00etan. Uztailaren 13ra arte luzatuko da ikasturtea. Udalaren Gazteria eta Kirol Departamenduak adierazi duenez, gaztelekua “guztiaren gainetik”, elkartzeko toki bat izango da, “lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin elkartzeko tokia da”. Udaleko sail horrek gaineratu duenez, “hezkuntza eta gizarterako ekipamenduak dira gaztelekuak, eta beren gizarteratzea zein burujabatzea bilatzea du helburu”. Gazteen “parte hartze aktiboa” bilatzen dute gaztelekuetan. Bertan, mahai jokoetan, futbolinean, Interneten edota play stationean aritzeko aukera izango dute 13 eta 17 urte bitarteko nerabeak. Irakurtzeko txokoa edukiko dute, baita filmak ikusteko ere. Horrez gain, ikastaroei buruzko informazioa ere emango diete. Aparteko jarduerak antolatuko dituzte, gainera: lantegiak, kirol probak, irteerak… Departamenduak esan duenez, gaztelekuei hasieratik harrera “ezinhobea” egin diete barrutietako nerabeek. Eurekin batera, aurreko ikasturteetan bezala, bina begirale izango dira, “eskarmentu eta esperientzia handikoak denak”. Gaztelekuak 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik ostiral eta larunbatetan eta Donibaneko J. J. Otaegi plazatik zein Trintxerpeko Gran Sol kaleko 11 zenbakian daude. Bertako telefono zenbakiak honakoak dira: 943 24 81 98 (Trintxerpe-San Pedrokoa) eta 943 51 72 90 (Donibanekoa). Ludotekak urrian hasiko dira Udalerriko hiru ludoteketan izena emateko epea [...]
Herriko gaztetxo zein haurrentzako eskaintza hasteko prest daude ludoteketan zein gaztelekuetan. Horrela, San Pedro-Trintxerpeko eta Donibaneko udal gaztelekuek bihar arratsaldean irekiko dituzte ateak, 17:00etan. Uztailaren 13ra arte luzatuko da ikasturtea.
Udalaren Gazteria eta Kirol Departamenduak adierazi duenez, gaztelekua “guztiaren gainetik”, elkartzeko toki bat izango da, “lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin elkartzeko tokia da”. Udaleko sail horrek gaineratu duenez, “hezkuntza eta gizarterako ekipamenduak dira gaztelekuak, eta beren gizarteratzea zein burujabatzea bilatzea du helburu”. Gazteen “parte hartze aktiboa” bilatzen dute gaztelekuetan.
Bertan, mahai jokoetan, futbolinean, Interneten edota play stationean aritzeko aukera izango dute 13 eta 17 urte bitarteko nerabeak. Irakurtzeko txokoa edukiko dute, baita filmak ikusteko ere. Horrez gain, ikastaroei buruzko informazioa ere emango diete. Aparteko jarduerak antolatuko dituzte, gainera: lantegiak, kirol probak, irteerak…
Departamenduak esan duenez, gaztelekuei hasieratik harrera “ezinhobea” egin diete barrutietako nerabeek. Eurekin batera, aurreko ikasturteetan bezala, bina begirale izango dira, “eskarmentu eta esperientzia handikoak denak”. Gaztelekuak 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik ostiral eta larunbatetan eta Donibaneko J. J. Otaegi plazatik zein Trintxerpeko Gran Sol kaleko 11 zenbakian daude. Bertako telefono zenbakiak honakoak dira: 943 24 81 98 (Trintxerpe-San Pedrokoa) eta 943 51 72 90 (Donibanekoa).
Ludotekak urrian hasiko dira
Udalerriko hiru ludoteketan izena emateko epea zabalik dago, hilaren 28ra arte. Trintxerpe-San Pedron, Arrantzaleen auzoan dagoen ludotekan (Espinosa de los Monteros kalean) eman behar da izena, Donibanen eskola zaharrean eta Antxon Azokan. Ikasturte osoko prezioa 54,89 eurokoa da, eta 2101 0003 06 0010251007 kontu korrontean sartu behar da dirua.
Hiru ludoteketan ordutegi bera izango dute, astelehenetik ostiralera: 4 eta 8 urte bitartekoak 17:00etatik 18:15era egongo dira, eta 8 eta 12 urte bitartekoak, 18:15etik 19:30era.
Jolas eta jarduera asko antolatzen dituzte horietan: jolas librea, mahai jokoak, lantegiak, txotxongiloak, liburutegia, txangoak, liburu eta jostailuen mailegu zerbitzua…

