Alzheimerrarekin nola bizi erakutsiko dute gaur Zuloaga Etxean
Alzheimerrarekin batera bizi (Convivir con el Alzheimer) goiburuko hitzaldia emango dute gaur arratsaldean Zuloaga Etxean, Afagik antolatuta —Gipuzkoako Alzheimerdun eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea da Afagi—. Elkarte...
Alzheimerrarekin batera bizi (Convivir con el Alzheimer) goiburuko hitzaldia emango dute gaur arratsaldean Zuloaga Etxean, Afagik antolatuta —Gipuzkoako Alzheimerdun eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea da Afagi—. Elkarteko presidente Koldo Aulestiak Afagik gaixoen senitartekoei eskaintzen dizkien zerbitzuak aipatuko ditu. Oondoren Naroa Diaz mintzatuko dagaian aditua den psikologa bat ere mintzatuko da.
Afagin, Alzheimerra eta beste buru eritasunak dituzten goaixoen senitarteko eta lagunak biltzen dira. Elkarteari buruz gehiago jakiteko bisitatu haien webgunea. Bihar ospatuko den Alhzeimerraren Munduko Egunari lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoan. Gaurko hitzaldiaz gain, joan den assteburuan informazio mahaia jarri zuten Hondarribian. Datorren hilabeteko 25etik 27ra bitarte, Alzheimerraren V. Kongresu Nazionala egingo dute Donostiako Kursaalean.

