‘Zu ere, On Kixote’ antzerki proiektu parte hartzailearen bilera, asteartean
Aurtengo udazkenean Zu ere, On Kixote izenburuko antzerki proiektu parte hartzailea iraganen da Hendaian, eta heldu den asteko asteartean bilera eginen dute Mendi Zolanen, argibideak emateko xedez. Hainbat eragileen elkarlana da Zu ere On Kixote: Herriko Etxeko Euskara zerbitzua, Agerre Teatro konpainia eta Imuntzo eta Beloki musikariak. “Antzerkia, dantza eta musika nahasiko dituen eragin-trukeko antzerki esperientzia hau osoki euskaraz izanen da”, argitu dute Euskara zerbitzutik. Antolatzaileek jakinarazi dute egitasmorako parte hartze mugatua izanen dela: “Hendaiako dantza, kantu, antzerki, bertsu, arte plastiko elkarteek eta artistek parte hartzen ahal dute proiektu horretan, nahi izanez gero. Halere, jakin behar da parte hartzaileen kopurua mugatua izanen dela”. Poiektuaz mintzatzeko, datorren asteartean bilkura eginen dute Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, eta bertara joateko deia luzatu diete Euskara Zerbitzutik proiektuan laguntzeko interesa dutenei. 18:30ean hasiko da bilera. Zu ere, On Kixote antzezlanean izena emateko ere baliatuko dute Mendi Zolaneko hitzordua.
Aurtengo udazkenean Zu ere, On Kixote izenburuko antzerki proiektu parte hartzailea iraganen da Hendaian, eta heldu den asteko asteartean bilera eginen dute Mendi Zolanen, argibideak emateko xedez. Hainbat eragileen elkarlana da Zu ere On Kixote: Herriko Etxeko Euskara zerbitzua, Agerre Teatro konpainia eta Imuntzo eta Beloki musikariak. “Antzerkia, dantza eta musika nahasiko dituen eragin-trukeko antzerki esperientzia hau osoki euskaraz izanen da”, argitu dute Euskara zerbitzutik.
Antolatzaileek jakinarazi dute egitasmorako parte hartze mugatua izanen dela: “Hendaiako dantza, kantu, antzerki, bertsu, arte plastiko elkarteek eta artistek parte hartzen ahal dute proiektu horretan, nahi izanez gero. Halere, jakin behar da parte hartzaileen kopurua mugatua izanen dela”.
Poiektuaz mintzatzeko, datorren asteartean bilkura eginen dute Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, eta bertara joateko deia luzatu diete Euskara Zerbitzutik proiektuan laguntzeko interesa dutenei. 18:30ean hasiko da bilera. Zu ere, On Kixote antzezlanean izena emateko ere baliatuko dute Mendi Zolaneko hitzordua.

