Abortuaren inguruko mozioa aurkeztuko du Ezker Anitzak
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde Ezker Anitzak mozio bat eramango du astearteko udalbatzarrera. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurrien aurrean, Ezker Anitzak eskatu du egung...
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde Ezker Anitzak mozio bat eramango du astearteko udalbatzarrera. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurrien aurrean, Ezker Anitzak eskatu du egungo legea, 2/2010 lege organikoa, ez aldatzeko. Horrez gain, eskubideak zabaltzeko eta abortu boluntarioaren despenalizazio osoa ere galdegin du, “emakumeei, gazteak kontuan izanda, beren amatasunaren gainean erabakitzeko erabateko ahalmena izatea bermatzeko”.

