Hitzaldia eta kontzertua egingo dute etzi Mogambon, auzipetuen alde
Punk gau solidarioa egingo dute etzi iluntzean Trintxerpeko Mogambo aretoan, 20:00etatik aurrera. Dirua biltzea da helburua, ekainaren 22an animalien eskubideen aldeko hamabi ekintzaileren kontrako epaiketako gastuei aurre egiteko. 20:00etan hitzaldia ...
Punk gau solidarioa egingo dute etzi iluntzean Trintxerpeko Mogambo aretoan, 20:00etatik aurrera. Dirua biltzea da helburua, ekainaren 22an animalien eskubideen aldeko hamabi ekintzaileren kontrako epaiketako gastuei aurre egiteko.
20:00etan hitzaldia emango dute aretoan bertan. Iaz atxilotu zuten Eneko Perez auzipetua izango da hizlaria, eta auziaren nondik norakoak azalduko ditu, baita «ekoterrorismo» terminoaren “gezurraz” ere. Ordubete beranduago hasiko da kontzertua. Antisect, Tempesta, Hell Division, J.A.N. eta Diswar taldeek hartuko dute parte. Ondoren Djek jarriko dute musika.

