Buruhandien festa izango da larunbatean
Kabia Espaziko Kreaktiboan buruhandiak egiten aritu dira azken asteotan, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Antolatzaileek esperientzia “polita eta arrakastatsua” izan dela adierazi dute, eta merezi duen bukaera emateko festa an...
Kabia Espaziko Kreaktiboan buruhandiak egiten aritu dira azken asteotan, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Antolatzaileek esperientzia “polita eta arrakastatsua” izan dela adierazi dute, eta merezi duen bukaera emateko festa antolatu dute. Auzotar eta herritar guztiak animatu dituzte lanaren emaitza ikusi eta denen artean ospatzeko.
Guztira, zazpi buruhandi egin dituzte, eta horietako bi lan egiten dutenen artean zozketatuko dituzte; geratzen diren besteak, berriz, auzoetako festetan erabiltzera bideratu nahi dituzte.
Egitaraua
- Goizean: Karetak egiteko tailerra, haurrentzako DJa eta kroketa lehiaketa.
- Eguerdian: Bazkaria bakoitzak etxetik eramanda.
- Arratsaldean: Kalejira, Kabian eta herriko kaleetan.

