Bihotz-biriken suspertzea landuko dute gaur DYAn
DYA Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egiten ari da Hondarribiko egoitzan. Egunero tailerrak edo hitzaldiak antolatu dituzte, doan. Gaur, osteguna, Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra egingo dute, non bertaratutako guztiek oinarrizko ...
DYA Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egiten ari da Hondarribiko egoitzan. Egunero tailerrak edo hitzaldiak antolatu dituzte, doan.
Gaur, osteguna, Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra egingo dute, non bertaratutako guztiek oinarrizko mugimenduak praktikatu ahal izango dituzten. Parte hartzeko deitu lehenago 943 46 46 22 telefono zenbakira.

