Motor istripu simulatua egingo dute larunbatean Soroetan
DYAk antolatutako Osasunaren eta Istripu Prebentzioaren Asteari lotuta, motor istripu simulatu bat egingo dute larunbat eguerdian, 12:00etatik 13:00etara. Soroeta auzoan izango da, DYAren ordezkaritza inguruan, 12:00etatik 13:00etara. Horrelako istrip...
DYAk antolatutako Osasunaren eta Istripu Prebentzioaren Asteari lotuta, motor istripu simulatu bat egingo dute larunbat eguerdian, 12:00etatik 13:00etara. Soroeta auzoan izango da, DYAren ordezkaritza inguruan, 12:00etatik 13:00etara. Horrelako istripuetan lesioak txikiagotzeko eta ondorio itzuliezinak ekiditeko zer egin behar den erakusteaz gain, motoan kasko egoki bat eramatearen beharraz kontzientziatzeko xedea izango du istripu simulazioak.

