
Hilabete pasatu da hondartza denboraldia estreinatu zutenetik. Irailaren 15era arte luzatuko dute. Aldagelak eta Gurutze Gorriaren zaintza postuak nahiz udan antolatzen dituzten ekitaldiak martxan daude, eta aurten, iaz bezala, hondartzak kalitatearen bi bandera jaso ditu (ezkerreko irudian daude), ondorengo zerbitzuak daudelako bertan: Hondar Kirolak egitasmoa, Mugarik Gabeko Bainua ekimena, Bidasoa XXI Arraun Elkartearen piraguak, eta HS2 eskolaren ikastaroak, haurrentzako jokoak (eskuinekoan) eta ikastaroak… Aldagelak ere badaude, eta horiek erabiltzeko hiru euro ordaindu behar dira, horietatik bi fidantza moduan; irteterakoan bueltatzen dituzte. Ezinduek ere aldagela berezia dute. Instalazio horiez gain, seina dutxa eta iturri, eta hankak garbitzeko beste bost iturri daude.

Dimp enpresako langileek salatu dute enpresa itxi eta kalean geldituko direla. Langileek jakinarazi duenez, enpresak sei hilabeteko soldatak zor dizkie, eta urte guztiko ordu extrak ere ez dizkie ordaindu. Enpresa uztailaren 4an sartu zen Konkurtso Leg...

Bihartik Espainiako 46. Abiadura Txapelketa egingo dute Trasonako urtegian (Aviles, Asturias), helduen, 23 urtez azpikoen eta gazteen mailetan. Mikel Sanchez izango da Santiagotarrak-en ordezkari bakarra. Sanchez 200, 500 eta 1.000 metrotako probetan l...

Irungo udal webguneak 99.091 bisita izan zituen ekainean, urteko markarik onena orain arte. Guztira, urteko bigarren hiruhilekoan 282.422 sarrera izan zituen irun.org atariak, eta horietatik erdia entitateen eta zerbitzuen atalean izan ziren: 140.884. ...

Gaur, bihar eta etzi, hainbat kontzertu izango dira Hondartza auzoko ostatuetan. Gaur, 20:00etatik aurrera, Sept pop/rock taldeak emanaldia du Kote Cafen. Ordu beretik, Van ostatuan Berezia DJ ariko da, eta bihar errepikatuko du. Resto de l’Ocean tab...

Claude Medale eta Alain Etxepare argazkilariek erakusketa bateratua aurkeztu dute Hondartza auzoko Mendi Zolan kulturgunean (Itsas etorbidea). Herenegun inauguratu zuten, eta abuztuaren 11ra arte bisita daiteke, Zokoburuko aretoaren ohiko ordutegian. M...

Ez da berritasuna, baina atzo goizean ere marroi kolorekoa iritsi zen Bidasoa ibaia Behobia auzora. Biriatuko lurren paretik hasita pilatutako lohiak hainbat metro igo du ibaiaren zero kota, eta, itsasbeherarekin, erabat lokazten da ibaiko ura. Egoera ohikoa bilakatu da, eta “nazkatuta”, herenegun arratsean prentsaurrekoa eman zuten auzoko hainbat eragilek, ibaia draga dezaten exijitzeko. Behobiako Auzo Elkartea, auzoko merkatarien elkartea, Behobia Kirol Elkartea, Santiagotarrak Arraun Elkartea, Irungo Hiritarren Foroa eta Oiasso 2000 Auzotarren Elkarteak sinadura bilketa hasi dute, “irundarren babesa eskatzeko”. Behobiako Auzo Elkarteko presidente Paco Martinezek azaldu zuenez, “orain arte erakundeek ez digute kasurik egin, eta sinadurekin indarra hartu nahi dugu, erakundeetara babes handiagorekin joateko”. Asteartean denen bistara dauden datu batzuk eman zituzten: “Itsasbeherarekin usaina jasanezina da, eta ura txokolate kolorekoa izaten da askotan; gainera, dagoeneko Faisaien irlara oinez joan daiteke”. Baina behobiarrak kezkatzen dituena itsasgora da, duela hiru urte uholde larriak izan zirelako itsasaldi horretako egun batean, eta urtetik urtera “sustoak ematen jarraitzen” duelako: “Aurten bost aldiz atera gaituzte goizaldean etxetik, garajeak eta komertzioak husteko”, salatu zuen Martinezek. Javier Martinez Musku-k ondo ezagutzen du Bidasoa ibaiak itsasoarekin partekatzen duen azken zatia, bertan entrenatzen baitira bera presidente duen Santiagotarrak klubeko kirolariak. Zubia baino lehenagotik sedimentuak pilatu direlako, zero kota azken [...]

Kalamua hitza esanda, Herbehereak edo Jamaika etortzen dira burura. Irailaren 14tik 16ra, baina, Irunek tokia izan nahi du irudikapen horretan. Izan ere, Expogrow erakusketa iritsiko da Irunera. Europako kalamu industriaren azokarik handiena izateko asmoa dauka Expogrowek. Kalamuarekin aritzen diren enpresa handienetako hiruk sustatu dute Ficobako azoka. Antolatzaileen arabera, «munduko hazi banku garrantzitsuenak» izango du presentzia Irungo erakustazokan. Oraindik azken orduko prestaketak falta da, baina antolatzaileek espero dute Ficobaren azalera guztia hartzea (hiru pabilioiak eta kanpoko eremua). Esan dutenez, ez da azoka “soila” izango. Erakusmahaiez gain, atseden hartzeko gune bat egongo da eta VIPentzako eremu bat. Horrez gain, hainbat erakustaldi egingo dituzte, hala nola, muturreko kirolena eta graffitiena. Eszenatoki bat ere jarriko dute Expogroweko antolatzaileek, emanaldiak egiteko. Azoka ixtean izango dira kontzertuak, hiru gauetan. Bertan ariko den talde bat zein izango den jakinarazi dute antolatzaileek: Marea. Nafarroako taldeak En mi hambre mando yo disko berrienaren aurkezpen birako azkeneko kontzertua emango du Irunen. Tragoak eta janaria emango dituzten tabernarik ez da faltako. Alderdi ludikoaz gain, Kalamuaren Nazioarteko Foroaren lehenengo ekitaldia egingo dute hiru egun horietan. Kalamua landatzearen munduan daudenek eztabaidarako foro publikoak falta direla uste dute, eta horregatik antolatu dute lehenengo foro hori. Nazioarteko hamalau adituk hartuko dute parte, eta bisitariek ere [...]

Atzo arratsaldean egin zituzten zozketak. 42 etxeen esleipendunak hemen ikus daitezke. Zain zerrendak, berriz, hemen.

EAJk herriko hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aurkeztutako mozioak aurrera egin zuen atzoko plenoan PSE-EE, PP eta EAJren aldeko botoekin. Bildu koalizioko zinegotziek eta Errenteriako Ezkerrakoak abstentzioa bozkatu zuten. Mozioak, joan den hilabetean Ingurumen diputatuak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak Batzar Orokorretan, degradatutako guneak berreskuratzeko estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatuak sortzeko egindako proposmenari erantzun nahi diola azaldu zuen EAJren bozeramaile Maite Peñak. Mozioaren alde egiteko hiru arrazoi eman zituen ondoren: “Indarrean dagoen hondakinen kudeaketa sistemarekin ados izatea, izango litzateke gure taldeak aurkeztu duen mozioarekin bat egiteko lehenengo arrazoia. Batzar Orokorretan egindako propsamenak Europako araudia betetzen ez duela litzateke bigarrena,eta azkena,eta gure taldearentzat garrantzitsuena,Errenteriak San Marko zabortegiarekin zegokion kupoa sobrea bete duela uste dugula litzateke”. Errenteriako Ezkerra taldeko zinegotzi Jose Manuel Ferradasen ustez, “kirats elektorala” zuen EAJren mozioak . “Bosgarren aldia da hondakinen gaineko mozioa azatertzen dugula eta hemendik azarora bitartean ordurako aurreikusten baitira hauteskundeak , gehiago izango ditugula argi dago”, gaineratu zuen. Ferradasen iritziz,gaiaren gainean aurrera egitea litzateke gakoa,”adostasunak aurkitze aldera”. Horren harira, gaiaren gainean hitz egiteko deia luzatu zien alderdi politikoei eta baita herritarrei ere. Garazi Lopez Etxezarreta Bilduko bozeramaileak ildo beretik egin zuen eta hondakinen gaiaren “erabilera politikoa” egin nahi dela [...]

Iturriotz auzoko jaiak, santioak, asteartean hasiko dira, hilaren 24an. Iturriozko Jai Batzordeak, hilaren 31rainoko egitaraua prestatu du. San Inazio Egunera arte, beraz, egunero izango da zerbait auzoan, hilaren 26an (datorren ostegunean) izan ezik. Horixe izango dute auzotarrek hartuko duten atseden egun bakarra. Jaiek irauten duten bitartean, kanpotik joaten direnek ere aukera izango dute ogitartekoak bertan afaltzeko. Eta Dorretxean lo egin ahal izango da. Egitaraua Asteartea, hilak 24 19:00. Lertxuna altxatu. Jarraian. Euskal dantzak, Haurtzaro Dantza Taldearen eskutik, lertxunaren aurrean. Segidan. Buruhandi era erraldoiekin kalejira auzoan, dultzaineroen laguntzaz. Merienda. Hurbiltzen direnei merienda eskainiko diete Iturriozko Jai Batzordeko kideek. Asteazkena, hilak 25 14:00. Erretiratuen bazkaria, Iturri Berri elkartean. Ostirala, hilak 27 16:30. Gorritiren Showa: pottokak, zezen txikiak… . Jarraian. Txokolate jatea. 20:00. Kartelada. Gauean. Bokatak afaltzeko eta Dorretxean lo egiteko aukera egongo da. 22:00. Olatz eta Xabirekin musika, beheko soroan. 22:00. Truk txapelketa, Iturri Berri elkartean. Larunbata, hilak 28 10:00. Bizikleta martxa, Iturriozko mendietan barrena. 10:30. Haur jolasak. Haurrak mozorrotuta joateko eskatu dute. 16:30. Pilota partidak, pilotalekuan: benjaminak, alebinak, kadeteak eta helduak. 17:00. Iturrioztarren IV. Sagardo Dastaketa eta Lehiaketa. 21:30. Bertso afaria, Beheko soroan: Unai Iturriaga, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin. Igandea, hilak 29 09:00. Goiz eresia, Lartaun Txistulari [...]

17:30etik aurrera, Jose Antonio Zuloaga Oroitaldiko finalak jokatuko dituzte Fanderiako frontoian. Hiru final dira guztira, gazte, promesa eta afizionatu mailetakoak. Partida guztiak hemen.

Behobiako auzotarrek Bidasoa ibaia dragatzeko egindako eskaeren aurrean, Jose Antonio Santano alkateak gaia aztertzen ari direla erantzun die. Horren gainean, udala «kezkatuta» dagoela adierazi du, baina ez dela bere zuzeneko eskumena: “Ziur na...

Ipintza industrialderako sarrera batean langak jarri dituzte. Altuera hiru metrokoa da, eta helburua kamioiei sarrera ekiditea da. Izan ere, errepide horri dagozkion lurrak ondoko enpresa batenak dira. Errepide hori nahikoa hondatuta dago, eta mantenu...

Josetxo Etxandi Oroitaldia motorrak berotzen hasi da jada. Aurtengoa pilota txapelketaren 37. ekitaldia izango da. Maila batean izena emateko dago aukera oraingoz, helduenean, hain zuzen ere. Hilabetea bukatu baino lehen Txingurri tabernatik pasatu beh...

Etzi, Tren Berdea Eskoleta karrikatik (Oiasso Museo parean) irtengo da Irugurutzetako meatze ingurura joateko; 11:00etan aterako da. Irungo Udaletik gogorarazi dute uda sasoian astean zehar ere egin daitekeela ibilbidea, astelehenetan izan ezik. Astear...

Etxaldearen arduradunek zein jatetxeetakoek ez dute gaiaren gaineko erantzunik eman nahi Igualdad Animal, Animalien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Erakundeak, salaketa bat jarri dio Momotegi etxaldeari (salaketa administratiboa), eta salaketa hori publiko ere egin du. Taldearen arabera, etxalde horretan dituzten ahateek tratu txarrak jasaten dituzte. Horrez gain, taldearen salaketak jasotzen duenez, «foie gras-a edo gibel-orea saltzen dute Momotegin, inolako higiene edo osasun neurririk» hartu gabe. Esaten duena frogatzeko, idatzi bat eta bideo bat publikatu ditu sarean Igualdad Animal-ek. Taldeko kide batzuk, sektorean interesatuta dauden pertsonak zirela esanez, Momotegira joan ziren urtarrilaren 24an. Bertan, «jabearen baimenarekin», irudiak grabatu eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten. Bideoan Olga Posse jabea ageri da, eta etxaldearen funtzionamenduaren berri ematen die ustezko interesdunei. Taldearen arabera, gainera, material grafiko horren bidez, «frogatuta geratu da» animalien sufrimendua: «Jatera behartzen dituzte ahateak, eta oraindik kontziente direla hiltzen dituzte». Etxaldean araurik ez dutela betetzen ere salatu du Igualdad Animal-ek: «Osasun arauak ez dituzte betetzen, higienikoak ere ez; lizentziarik ez dute, ezta markarik ere, besteak beste». Olga Possek HITZA-ri jakinarazi dio gauzak ez direla elkarteak kontatzen dituen bezala, baina ez duela erantzun nahi, «gaiari duena baino oihartzun gehiago» ez emateko. Taldeak gaineratu du bertan hainbat jatetxe famatutako arduradunek erosten dutela foie-gras-a. Mugaritz jarri [...]

Joan den igandean, Zumaian, Urolako 36. Igoera-Jaitsiera egin zuten, Euskadiko XIV. Ibai Koparako bigarren proba puntuagarria. Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguistek hirugarren postua lortu zuten bertan. Guztira, hemezortzi kirolari eraman zituzte...

Olaberria auzoko Bitamine arte guneak Kasual Friday-a egingo du gaur, 20:00etatik aurrera. Bitamine, Arteando azokan egongo da ere, ArteD Irun kolektiboarekin batera, eta, horregatik, Parteando goiburua jarri diote festari. “Azoka eta gero denen ...

Madalenetan parrandaz gain bada besterik. Ondo pasatzeko aukera asko daude, eta horietako bat kirola egitea da. Horrela, bosgarren aldiz jarraian, Errenteriako EAJk haurren krosa antolatu du. Ohi bezala, Santio Egunaren bezperan izango da lasterketa, 12:00etatik aurrera. Koldo Mitxelena plazatik aterako da lasterketa, eta herriko hainbat kale igarota, toki berean bukatuko da. Hiru mailatako haurrek parte hartzeko aukera izango dute: benjaminek, alebinek eta Haur Mailakoek. Antolatzaileek adierazi dutenez, lasterketak bukatzen direneean, kamisetak banatuko dituzte parte hartzaile guztien artean. Horrez gain, irabazleei dominak emango dizkiete. Luntxa ere egingo dute Koldo Mitxelena plazan bertan. Ibilbide motza Haurren krosa izanik, ibilbide motza prestatu dute antolatzaileek. Esmalteria izango dute abiapuntu eta helmuga hiru lasterketek, baina ibilbideak aldatu egingo dira. Haurren Mailakoek Morrongilleta, Biteri eta Xenpelar kaleak, Foru plaza eta Madalen eta Maria Lezo kaleak gurutzatu behar dituzte. Gainontzekoek Maria Lezo, Foru plaza eta Madalen kalea gurutzatuko dituzte.