Jamaika? Amsterdam? Ez, Ficoba
Kalamua hitza esanda, Herbehereak edo Jamaika etortzen dira burura. Irailaren 14tik 16ra, baina, Irunek tokia izan nahi du irudikapen horretan. Izan ere, Expogrow erakusketa iritsiko da Irunera. Europako kalamu industriaren azokarik handiena izateko asmoa dauka Expogrowek. Kalamuarekin aritzen diren enpresa handienetako hiruk sustatu dute Ficobako azoka. Antolatzaileen arabera, «munduko hazi banku garrantzitsuenak» izango du presentzia Irungo erakustazokan. Oraindik azken orduko prestaketak falta da, baina antolatzaileek espero dute Ficobaren azalera guztia hartzea (hiru pabilioiak eta kanpoko eremua). Esan dutenez, ez da azoka “soila” izango. Erakusmahaiez gain, atseden hartzeko gune bat egongo da eta VIPentzako eremu bat. Horrez gain, hainbat erakustaldi egingo dituzte, hala nola, muturreko kirolena eta graffitiena. Eszenatoki bat ere jarriko dute Expogroweko antolatzaileek, emanaldiak egiteko. Azoka ixtean izango dira kontzertuak, hiru gauetan. Bertan ariko den talde bat zein izango den jakinarazi dute antolatzaileek: Marea. Nafarroako taldeak En mi hambre mando yo disko berrienaren aurkezpen birako azkeneko kontzertua emango du Irunen. Tragoak eta janaria emango dituzten tabernarik ez da faltako. Alderdi ludikoaz gain, Kalamuaren Nazioarteko Foroaren lehenengo ekitaldia egingo dute hiru egun horietan. Kalamua landatzearen munduan daudenek eztabaidarako foro publikoak falta direla uste dute, eta horregatik antolatu dute lehenengo foro hori. Nazioarteko hamalau adituk hartuko dute parte, eta bisitariek ere [...]
Kalamua hitza esanda, Herbehereak edo Jamaika etortzen dira burura. Irailaren 14tik 16ra, baina, Irunek tokia izan nahi du irudikapen horretan. Izan ere, Expogrow erakusketa iritsiko da Irunera. Europako kalamu industriaren azokarik handiena izateko asmoa dauka Expogrowek.
Kalamuarekin aritzen diren enpresa handienetako hiruk sustatu dute Ficobako azoka. Antolatzaileen arabera, «munduko hazi banku garrantzitsuenak» izango du presentzia Irungo erakustazokan.
Oraindik azken orduko prestaketak falta da, baina antolatzaileek espero dute Ficobaren azalera guztia hartzea (hiru pabilioiak eta kanpoko eremua). Esan dutenez, ez da azoka “soila” izango. Erakusmahaiez gain, atseden hartzeko gune bat egongo da eta VIPentzako eremu bat. Horrez gain, hainbat erakustaldi egingo dituzte, hala nola, muturreko kirolena eta graffitiena.
Eszenatoki bat ere jarriko dute Expogroweko antolatzaileek, emanaldiak egiteko. Azoka ixtean izango dira kontzertuak, hiru gauetan. Bertan ariko den talde bat zein izango den jakinarazi dute antolatzaileek: Marea. Nafarroako taldeak En mi hambre mando yo disko berrienaren aurkezpen birako azkeneko kontzertua emango du Irunen. Tragoak eta janaria emango dituzten tabernarik ez da faltako.
Alderdi ludikoaz gain, Kalamuaren Nazioarteko Foroaren lehenengo ekitaldia egingo dute hiru egun horietan. Kalamua landatzearen munduan daudenek eztabaidarako foro publikoak falta direla uste dute, eta horregatik antolatu dute lehenengo foro hori. Nazioarteko hamalau adituk hartuko dute parte, eta bisitariek ere izango dute iritzia emateko aukera.
Informazio gehiago edo azokarako sarrerak erosi dituenak www.expogrow.es bisita dezake.

