Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Momotegiko ahateek tratu txarrak jasaten dituzte, Igualdad Animal-en arabera

Etxaldearen arduradunek zein jatetxeetakoek ez dute gaiaren gaineko erantzunik eman nahi Igualdad Animal, Animalien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Erakundeak, salaketa bat jarri dio Momotegi etxaldeari (salaketa administratiboa), eta salaketa hori publiko ere egin du. Taldearen arabera, etxalde horretan dituzten ahateek tratu txarrak jasaten dituzte. Horrez gain, taldearen salaketak jasotzen duenez, «foie gras-a edo gibel-orea saltzen dute Momotegin, inolako higiene edo osasun neurririk» hartu gabe. Esaten duena frogatzeko, idatzi bat eta bideo bat publikatu ditu sarean Igualdad Animal-ek. Taldeko kide batzuk, sektorean interesatuta dauden pertsonak zirela esanez, Momotegira joan ziren urtarrilaren 24an. Bertan, «jabearen baimenarekin», irudiak grabatu eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten. Bideoan Olga Posse jabea ageri da, eta etxaldearen funtzionamenduaren berri ematen die ustezko interesdunei. Taldearen arabera, gainera, material grafiko horren bidez, «frogatuta geratu da» animalien sufrimendua: «Jatera behartzen dituzte ahateak, eta oraindik kontziente direla hiltzen dituzte». Etxaldean araurik ez dutela betetzen ere salatu du Igualdad Animal-ek: «Osasun arauak ez dituzte betetzen, higienikoak ere ez; lizentziarik ez dute, ezta markarik ere, besteak beste». Olga Possek HITZA-ri jakinarazi dio gauzak ez direla elkarteak kontatzen dituen bezala, baina ez duela erantzun nahi, «gaiari duena baino oihartzun gehiago» ez emateko. Taldeak gaineratu du bertan hainbat jatetxe famatutako arduradunek erosten dutela foie-gras-a. Mugaritz jarri [...]

admin
Bidasoa
2012/07/20

Etxaldearen arduradunek zein jatetxeetakoek ez dute gaiaren gaineko erantzunik eman nahi

Bideoko uneetako bat: Momotegin, ahate bati jaten ematen.

Igualdad Animal, Animalien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Erakundeak, salaketa bat jarri dio Momotegi etxaldeari (salaketa administratiboa), eta salaketa hori publiko ere egin du. Taldearen arabera, etxalde horretan dituzten ahateek tratu txarrak jasaten dituzte. Horrez gain, taldearen salaketak jasotzen duenez, «foie gras-a edo gibel-orea saltzen dute Momotegin, inolako higiene edo osasun neurririk» hartu gabe.

Esaten duena frogatzeko, idatzi bat eta bideo bat publikatu ditu sarean Igualdad Animal-ek. Taldeko kide batzuk, sektorean interesatuta dauden pertsonak zirela esanez, Momotegira joan ziren urtarrilaren 24an. Bertan, «jabearen baimenarekin», irudiak grabatu eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.

Bideoan Olga Posse jabea ageri da, eta etxaldearen funtzionamenduaren berri ematen die ustezko interesdunei. Taldearen arabera, gainera, material grafiko horren bidez, «frogatuta geratu da» animalien sufrimendua: «Jatera behartzen dituzte ahateak, eta oraindik kontziente direla hiltzen dituzte». Etxaldean araurik ez dutela betetzen ere salatu du Igualdad Animal-ek: «Osasun arauak ez dituzte betetzen, higienikoak ere ez; lizentziarik ez dute, ezta markarik ere, besteak beste».

Olga Possek HITZA-ri jakinarazi dio gauzak ez direla elkarteak kontatzen dituen bezala, baina ez duela erantzun nahi, «gaiari duena baino oihartzun gehiago» ez emateko.

Taldeak gaineratu du bertan hainbat jatetxe famatutako arduradunek erosten dutela foie-gras-a. Mugaritz jarri dute adibide gisa, eta salaketa jarri diote: «Munduko hirugarren jatetxe onena bezala izendatu dute, baina legea betetzen ez duen etxalde batean erosten du gibel-orea».

Mugaritzek ez dio akusazioari erantzun, eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak ere ez du hitzik esan gaiaren gainean, oraingoz.

Hala ere, Igualdad Animal-ek gogorarazi du, Gastronomika 2011 Ferian bideo bat aurkeztu zuela jatetxeak, eta horretan eskerrak ematen zizkiela bere hornitzaileei. Bideo horretan, Momotegi etxaldea ageri da.

Taldeak aipatu dituen beste jatetxeetako batzuk honakoak dira: Akelarre edo Etxeberri. Horiek ere ez dute gaiaren gaineko erantzunik eman.

Animalien babeserako erakundeak urtebeteko ikerketa egin du Espainiako Estatuan, foie-gras-aren gaiari buruz. Produktu hori debekatzeko kanpainaren barruan kokatutako ikerketa da. Lehenengo datuak joan den uztailaren 5ean ezagutarazi zituzten, Bartzelonan (Herrialde Katalanak).

Horren harira, Kataluniako hamar etxalderi jarri diete salaketa. Datozen hilabeteetan ikerketa horren emaitzen berri ematen jarraituko dutela iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.