Udalaren Interneteko atariak ia 100.000 bisita izan ditu ekainean
Irungo udal webguneak 99.091 bisita izan zituen ekainean, urteko markarik onena orain arte. Guztira, urteko bigarren hiruhilekoan 282.422 sarrera izan zituen irun.org atariak, eta horietatik erdia entitateen eta zerbitzuen atalean izan ziren: 140.884. ...
Irungo udal webguneak 99.091 bisita izan zituen ekainean, urteko markarik onena orain arte. Guztira, urteko bigarren hiruhilekoan 282.422 sarrera izan zituen irun.org atariak, eta horietatik erdia entitateen eta zerbitzuen atalean izan ziren: 140.884. Gune horrek elkarteei, administrazio publikoei eta aurrezki kutxei buruzko informazio erabilgarria ematen die herritarrei. Gehien bisitaturiko bigarren atala eguneko gaiena izan zen, albisteetan eta bannerretan banatuta dagoena.
Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta herritarren Parte Hartze arloko ordezkariaren esanetan, jasotako datuek garrantzi handia dute erabiltzaileen intereseko gaiak zeintzuk diren ezagutzeko: “Datu horiek adierazten digute zeintzuk diren eskari garrantzitsuenak erabiltzaileen aldetik udalaren webgunean. Gainera, estatistika horiek adierazten dute irun.org orrialdeak gero eta jarduera fluxu handiagoari ematen diola bidea, gorantza doan bisita kopuruarekin, eta horrek erronka berriei ilusioz aurre egiten laguntzen digu, ahalik eta informazio gehien eskainiz eta herritarrei izapideak eta administrazio prozesuak interneten bitartez egitea ahalbidetuz”.
Tramite elektronikoak, gora
Alegrek azaldu zuen gora egin dutela ere kudeaketa elektronikoek, H@Z zerbitzuak direlakoak, “izapideak astearen zazpi egunetan eta egunaren hogeita lau orduetan ahalbidetzen duen zerbitzu batek eskaintzen duen erosotasunari esker”.
Bigarren hiruhilekoan gehien egin diren tramiteak honakoak izan dira: Instantzia Orokorraren bidezko dokumentazioaren erregistroa, zergen helbideratzeen altak eta bajak, errolda orriak, eta argiketen kopiak zein salaketen alegazioak.

