Langa Ipintza industrialdean
Ipintza industrialderako sarrera batean langak jarri dituzte. Altuera hiru metrokoa da, eta helburua kamioiei sarrera ekiditea da. Izan ere, errepide horri dagozkion lurrak ondoko enpresa batenak dira. Errepide hori nahikoa hondatuta dago, eta mantenu...
Ipintza industrialderako sarrera batean langak jarri dituzte. Altuera hiru metrokoa da, eta helburua kamioiei sarrera ekiditea da. Izan ere, errepide horri dagozkion lurrak ondoko enpresa batenak dira. Errepide hori nahikoa hondatuta dago, eta mantenuaren ardura enpresaren jabeak duenez, langa hori jartzea erabaki du. Langa hori igo daiteke, kamioiren batek pasatu behar baldin badu (ondoko enpresa batzuek ere badute). Udalak esan du jabearekin hitz egingo dutela, eta errepide hori herritarrentzako izatea proposatuko diote, mantenu lana udalak hartuz.


