Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Harrobiak estabilizatutako zabor fardoen biltegi gisa ez erabiltzeko EAJren mozioak aurrera egin du

EAJk herriko hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aurkeztutako mozioak aurrera egin zuen atzoko plenoan PSE-EE, PP eta EAJren aldeko botoekin. Bildu koalizioko zinegotziek eta Errenteriako Ezkerrakoak abstentzioa bozkatu zuten. Mozioak, joan den hilabetean Ingurumen diputatuak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak Batzar Orokorretan, degradatutako guneak  berreskuratzeko estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatuak sortzeko egindako proposmenari erantzun nahi diola azaldu zuen EAJren bozeramaile Maite Peñak. Mozioaren alde egiteko hiru arrazoi eman zituen ondoren: “Indarrean dagoen hondakinen kudeaketa sistemarekin ados izatea, izango litzateke  gure taldeak aurkeztu duen mozioarekin bat egiteko lehenengo arrazoia. Batzar Orokorretan egindako propsamenak  Europako araudia betetzen ez duela litzateke bigarrena,eta azkena,eta gure taldearentzat garrantzitsuena,Errenteriak San Marko zabortegiarekin  zegokion kupoa sobrea bete duela uste dugula litzateke”. Errenteriako Ezkerra taldeko zinegotzi Jose Manuel Ferradasen ustez, “kirats elektorala” zuen EAJren mozioak . “Bosgarren aldia da hondakinen gaineko mozioa azatertzen dugula eta hemendik azarora bitartean ordurako aurreikusten baitira hauteskundeak , gehiago izango ditugula argi dago”, gaineratu zuen. Ferradasen iritziz,gaiaren gainean aurrera egitea litzateke gakoa,”adostasunak aurkitze aldera”. Horren harira, gaiaren gainean hitz egiteko deia luzatu zien alderdi politikoei eta baita herritarrei ere. Garazi Lopez Etxezarreta Bilduko bozeramaileak ildo beretik egin zuen eta hondakinen  gaiaren “erabilera politikoa” egin nahi dela [...]

admin
Bidasoa
2012/07/20

EAJk herriko hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aurkeztutako mozioak aurrera egin zuen atzoko plenoan PSE-EE, PP eta EAJren aldeko botoekin. Bildu koalizioko zinegotziek eta Errenteriako Ezkerrakoak abstentzioa bozkatu zuten.

Mozioak, joan den hilabetean Ingurumen diputatuak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak Batzar Orokorretan, degradatutako guneak  berreskuratzeko estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatuak sortzeko egindako proposmenari erantzun nahi diola azaldu zuen EAJren bozeramaile Maite Peñak. Mozioaren alde egiteko hiru arrazoi eman zituen ondoren: “Indarrean dagoen hondakinen kudeaketa sistemarekin ados izatea, izango litzateke  gure taldeak aurkeztu duen mozioarekin bat egiteko lehenengo arrazoia. Batzar Orokorretan egindako propsamenak  Europako araudia betetzen ez duela litzateke bigarrena,eta azkena,eta gure taldearentzat garrantzitsuena,Errenteriak San Marko zabortegiarekin  zegokion kupoa sobrea bete duela uste dugula litzateke”.

Errenteriako Ezkerra taldeko zinegotzi Jose Manuel Ferradasen ustez, “kirats elektorala” zuen EAJren mozioak . “Bosgarren aldia da hondakinen gaineko mozioa azatertzen dugula eta hemendik azarora bitartean ordurako aurreikusten baitira hauteskundeak , gehiago izango ditugula argi dago”, gaineratu zuen. Ferradasen iritziz,gaiaren gainean aurrera egitea litzateke gakoa,”adostasunak aurkitze aldera”. Horren harira, gaiaren gainean hitz egiteko deia luzatu zien alderdi politikoei eta baita herritarrei ere.

Garazi Lopez Etxezarreta Bilduko bozeramaileak ildo beretik egin zuen eta hondakinen  gaiaren “erabilera politikoa” egin nahi dela nabarmendu zuen: “Eseri eta gai honek behar duen irtenbide integralari buruz hitz egin behar dugu, gizartearekin partekatu eta ez mozio puntualekin arazoen konponbideari ateak  itxi. Udalbatza honen ardura da alderdi politikoen eta gizartearen arteko eztabaida prozesua zabaltzea hondakinen gaiaren gainean”.

EAJk  mozioan aipatutako hainbat harrobi Errenterian ez daudela eta horietako beste batzuk dagoeneko “berrituta” daudela  nabarmendu zuen bestalde Julen Mendoza alkateak: “Izan ere Arkaitz handi berrituta dago, Irisa ere, eta Txoritokieta  eta Arkaitz txiki berriz, Astigarraga eta Donostian kokatuta daude, hurrenez hurren”.  Halako mozioekin “alarmismoa” sortzen dela gaineratu zuen Mendozak bestalde, eta gaiaren gainean egiten den erabilera politikoa nabarmendu zuen berak ere, eta “zuhurtasuna” eta “ardura” eskatu zien alderdiei. Amaitzeko,gogora ekarri zuen Ingurumen Aholku Kontseiluak, Ingurumen zinegotziak proposatuta, hondakinen gaia landuko duen eztabaidarako ekimena abiatuko duela irailean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.