Josetxo Etxandin jokatu nahi duten helduek izena eman dezakete
Josetxo Etxandi Oroitaldia motorrak berotzen hasi da jada. Aurtengoa pilota txapelketaren 37. ekitaldia izango da. Maila batean izena emateko dago aukera oraingoz, helduenean, hain zuzen ere. Hilabetea bukatu baino lehen Txingurri tabernatik pasatu beh...
Josetxo Etxandi Oroitaldia motorrak berotzen hasi da jada. Aurtengoa pilota txapelketaren 37. ekitaldia izango da.
Maila batean izena emateko dago aukera oraingoz, helduenean, hain zuzen ere. Hilabetea bukatu baino lehen Txingurri tabernatik pasatu behar dute interesdunek. Hiru baldintza bete behar dituzte bertan parte hartzeko: hamasei urtetik gora edukitzea, lezoarra izatea, eta federatuta ez egotea.
Haurren (2000. urtetik aurrera jaiotakoak) zein gaztetxoen (1997, 1998 eta 1999an jaiotakoak) mailetan izena emateko epea, berriz, abuztuan zabalduko dute. Allerru Pilota Taldeak jakinarazi duenez, oraindik ez dute data zehaztu. Datozen egunetan iragarriko dute, hala ere. Gainera, aurtengo txapelketan berritasunak egongo direla iragarri dute.
Abuztuan hasiko dira partidak jokatzen, eta santakrutzetan izango dira finalak, herri mailakoenak nahiz federatuenak.
Iazko garaileak honakoak izan ziren: Lobete eta Perurenak Pazos eta Sanchezi irabazi zieten Haurren Mailan; gazteenean, berriz, Galarraga eta Toval nagusitu ziren Ugarte eta Garmendiaren kontra.
Helduen Mailan, bestalde, Tabernatarrak izan ziren gailendu zirenak Jimeno eta Askasibarren kontrako finalean.

