Pasaiako Portuko Agintaritzaren Mendi Kirol Elkarteak larunbat honetarako (hilak 27) mendi irteera antolatu du. Oraingoan Zumarragatik Azpeitiako Loiolora joango dira parte-hartzaileak. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, 943 35 18 44 tel...
Etzi (Hilak 27) lehiatuko da Donibaneko kiroldegian Euskadiko XXX. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa. Punta-puntako zortzi dantzari irtengo dira oholtzara jokoan dagoen txapela eta Tomas Muruaren eskultura beren herrira eraman asmoz. 19:00etan hasiko...
Indartsu etorriko da aurten Xenpelar Bertso Eskolak antolatutako Bertsolari Gazteen XX. Xenpelar Saria. Gazteak, baina maila oneko bertsolariak aurki daitezke aurtengo kartelean. Esate baterako, Julio Soto egungo Nafarroako Txapelduna, Jone Uria edo Alaia Martin. Hain zuzen, hiru horiek izango dira txapela janzteko hautagai nagusiak. Horretarako, baina, lehenik eta behin kanporaketak gainditu beharko dituzte. Lehena, hain zuzen, ostiralean (hilak 26) jokatuko dute. Bertan, honako bertsolariak ariko dira: Alaia Martin; Aitzol Barandiaran; Oier Aizpurua; Iñaki Aleman; Unai Gaztelumendi eta Ekhi Erremundegi. Bigarrena, berriz, hurrengo egunean (hilak 27) izango da. Bertan Julio Soto; Agin Rezola; Patxi Iriart; Saioa Alkaiza; Izar Mendiguren eta Ane Labaka ariko dira nor baino nor. Azken kanporaketa abenduaren 3an izango da. Jone Uria; Odei Barroso; Arrate Illaro; Haritz Casabal; Manu Goiogana eta Asier Azpiroz izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Bi bertsolari, aurrera Kanporaketa bakoitzetik bi bertsolarik egingo dute aurrera, eta horiek final handira pasatuko dira zuzenean. Abenduaren 8an izango da, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etik aurrera. Egun hori Xenpelar bera hil zen eguna da, eta haren omenez jarri dute orduan finala. Kanporaketa guztiak, berriz, Xenpelar Etxean jokatuko dira, 20:00etan hasita. Gainera, horietara joateko ez da ezer ere ordaindu beharko; dohainik izango dira. Hori bai, final handirako sarrerak erosi beharko [...]
Abaraxka Udal Ludotekan herri kirolak egingo dituzte, 16:30etik aurrera.
Denboraldiko bigarren porrota jaso du Saskilagunak taldeak asteburuko jardunaldian. 81-69 galdu dute oiartzuarrek, Take Orbela Taberna taldearen kontra. Porrota jasotzeaz gain, sailkapenean beste postu bat egin du behera herriko taldeak. Hala, egun hir...
La Anuncita ikastetxeko Nuria Sanchez e Iratxe Ramirez Galizian dira iaz landutako ikerketa lana han egiten ari diren V. Zientziaren Astean aurkezten. Zubitxo errekaren suspertzea, utopia ala errealitatea? izenburupean, Lezoko Zubitxo errekaren azt...
Oiartzungo emakume taldeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira. Hala, etzi, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitan elkarretaratzea deitu dute, 20:00etarako, Doneztebe plazan. E...
Iker Iragorrik irabazi du lehen oiartzuarraren saria eta laugarren postua eskuratu zuen Gazte Mailan
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irratsaioa. 11:30ean: Elkarrizketaren tartea. 12:10ean: Informatika atala, Plazaguneko Julenen eskutik. 13:15ean: Bertso atala. Estibalitz Esteibar Bertsoza...
Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo dute datorren igandean (hilak 28). Bilerara elkarteko bazkide guztiak deitu dituzte. Donibaneko zinema aretoan izango da bilkura; lehen deialdia 10:30erako izango da, eta bigarrena, be...
Bihar arratsaldean inauguratuko dituzte Lezoko babespeko apartamenduak. Nahi duten herritarrek hartu dezakete parte 19:00etan hasiko den ekitaldi irekian. Ordu horretan hasiko dira Auñamendi kaleko etxebizitzak bisitatzen eta ondoren askaria egingo du...
Asteazkenero bezala, 4 eta 7 urte bitarteko haurrek hitzordua dute gaur arratsaldean. Izan ere, ipuin kontalari bat ariko da gaur arratsaldean Donibane kaleko Kultura Aretoan. Gaur Izaskun Mujika ipuin kontalariaren txanda izango da. 18:15ean hasiko da...
14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago; informatzea da asmoa, gazteek pertzepzio egokia izateko
Emaitza bikainak lortu dituzte pasa den asteburuan Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko kideek. Zarrakaztelun jokatu zuten Nafarroako Txapelketa eta Iban Angulo lezoarrak bikejoring-en gailentzea lortu zuen. Denboraldiko hirugarren proban bigarren garaipen...
Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du. PSE-EEk, EAJk, PPk eta EBk eta Alkarbidek babestu dute. Aurten iaz bezala, herriko emakume nera...
Gipuzkoako lehian, Bigarren Mailako bederatzigarren jardunaldia zuten oiartzuarrek asteburuan, eta 1-3 irabazi zioten Azpeitikori, etxetik kanpo jokatutako partidan. Egun, sailkapeneko zortzigarren postuan daude oiartzuarrak (taularen erdi-erdian), ham...
Astarloza Taldeak abenduaren 11rako antolatu du urte bukaerarako bazkaria. Urtero legez, Pasaia-Lezo Lizeoren jangelan bilduko dira txirrndulari sanpedrotarraren zaleak. Bazkarian Mikel Astarloza bera izango da, eta goi mailako beste txirrindulari batz...
Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza egitasmoaren berri emango du Gipuzkoako hamar herritan. Horietako bat izango da Errenteria-Orereta. Horren helburua instituzio akademikoarekin harremanetan jartzea eta etorkizuneko unibertsitate ikasleek ha...
“Sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki bideraezina” dela iritzita ELA sindikatua Pasaiako kanpo kaia eraikitzearen kontra agertu da. Gizartean diru publikoak erantzun beharko lituzkeen bestelako lehentasunak daudela iritzi dio sindikatuak. ...