Jon Beñat Agirrek eta Ane Mujikak irabazi dute Herri Eskalada Txapelketa
Iker Iragorrik irabazi du lehen oiartzuarraren saria eta laugarren postua eskuratu zuen Gazte Mailan
X. Herri Eskalada Txapelketan Jon Beñat Agirre eta Ane Mujika izan dira irabazleak. Gazteetan, berriz, Omar Benali eta Jone Ugartemendia izan dira garaileak. Iker Iragorrik lortu du lehen oiartzuarraren saria eta Gazte Mailan laugarrena izan da.
94 parte-hartzaile izan ziren Elorsoro kiroldegiko eskalada murruan larunbatean. Giriziako kideek nabarmendu dutenez maila altua zuten: «Herri txapelketa dela kontuan hartuta, maila guztietako partaideak izateko ahaleginak egin ditugu, eskalatzeko bide oso errazetik hasita zailenera, hala ere, eskalatzaileek oso maila altua erakutsi zuten». Ikusleekin ere pozik daude antolatzaileak: «Txapelketa arrakastatsua izan da».
Helduak, mutilak
- Jon Beñat Agirre.
- Iñaki Arantzamendi.
- Aritz Dominguez.
Helduak, neskak
- Ane Mujika.
- Zuriñe Arrue.
- Josebe Zarautz.
Gazteak, mutilak
- Omar Benali.
- Kepa Bruña.
- Iker Elosegi.
Gazteak, neskak
- Jone Ugartemendia.
- Miriam Mulas.