Bihar inauguratuko dituzte babespeko apartamenduak
Bihar arratsaldean inauguratuko dituzte Lezoko babespeko apartamenduak. Nahi duten herritarrek hartu dezakete parte 19:00etan hasiko den ekitaldi irekian. Ordu horretan hasiko dira Auñamendi kaleko etxebizitzak bisitatzen eta ondoren askaria egingo du...
Bihar arratsaldean inauguratuko dituzte Lezoko babespeko apartamenduak. Nahi duten herritarrek hartu dezakete parte 19:00etan hasiko den ekitaldi irekian. Ordu horretan hasiko dira Auñamendi kaleko etxebizitzak bisitatzen eta ondoren askaria egingo dute.
Bisita hasi baino ordubete lehenago, Gizarte Zerbitzuen Batzordea egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Bilera horretan eguneko zentroarentzako herritarrek proposatu dituzten izenak aztertuko dituzte.