Astarloza Taldearen bazkarirako txartelak eros daitezke
Astarloza Taldeak abenduaren 11rako antolatu du urte bukaerarako bazkaria. Urtero legez, Pasaia-Lezo Lizeoren jangelan bilduko dira txirrndulari sanpedrotarraren zaleak. Bazkarian Mikel Astarloza bera izango da, eta goi mailako beste txirrindulari batz...
Astarloza Taldeak abenduaren 11rako antolatu du urte bukaerarako bazkaria. Urtero legez, Pasaia-Lezo Lizeoren jangelan bilduko dira txirrndulari sanpedrotarraren zaleak. Bazkarian Mikel Astarloza bera izango da, eta goi mailako beste txirrindulari batzuk gonbidatu dituztela esan dute antolatzaileek. Jolasak izango dira bazkal ostean eta baita oparien zozketa ere. Helduen txartelak 20 euro balio du eta haurrenak 10 euro. Txartela egunean bertan erosiz gero, 2 euro gehiago ordaindu beharko dira. Sarrerak Pasai San Pedroko Alkartetxean, Begihaundin, Amuran, Antxetan eta Pedro Odriozola Harategian eros daitezke.