Oiartzungo emakume taldeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira. Hala, etzi, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitan elkarretaratzea deitu dute, 20:00etarako, Doneztebe plazan. E...
Oiartzungo emakume taldeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.
Hala, etzi, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitan elkarretaratzea deitu dute, 20:00etarako, Doneztebe plazan.
Etzidamu, ostiralean, film emanaldia izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 18:00etan. Javier Balaguer-en Sólo mía emango dute.
Larunbaterako, azkenik, autodefentsa ikastaroa antolatu dute 15-25 urte arteko neskentzat, Elorsoroko tatami gelan.