Iban Angulok Nafarroako Bikejoring Txapelketa irabazi du

Emaitza bikainak lortu dituzte pasa den asteburuan Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko kideek. Zarrakaztelun jokatu zuten Nafarroako Txapelketa eta Iban Angulo lezoarrak bikejoring-en gailentzea lortu zuen. Denboraldiko hirugarren proban bigarren garaipen...

Emaitza bikainak lortu dituzte pasa den asteburuan Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko kideek. Zarrakaztelun jokatu zuten Nafarroako Txapelketa eta Iban Angulo lezoarrak bikejoring-en gailentzea lortu zuen. Denboraldiko hirugarren proban bigarren garaipena lortu zuen. Beste proban bigarren izan zen Angulo. Ibilbidea lokatzez beteta zegoen eta lasterketa zaildu zuen horrek.
Bestalde, txakurkrossean, Eneko Agirre bere taldekideak bigarren postua eskuratzea lortu zuen, denboraldian egin zuen lehenengo lasterketan. Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko kide berria da donostiarra.
Datorren astean Soriako Vinuesa herrian izango dira biak, Espainiako Txapelketan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.