
Astigarraga eta Irun artean hirugarren errei bat jarri behar dutenez, tren zerbitzua etengo dute tarte horretan. Alabaina, autobus zerbitzua bermatuko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik aurreikusiak zeudenak baino 3.088.111 euro gehiago iritsiko dira Irunera eta Hondarribira.

Martxoak 8 plazatik hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte osasun mentalaren kudeaketak dituen gabeziak salatzeko.

25. urteurrenaren ekitaldia egin dute Ficoban. Haien ingurukoekin bildu, eta eskerrak emateko momentua izan zen.

Hiri autobusa inauguratu dute, urte askoko prozesu baten ondoren. 2007. urtean egin ziren lehen eskakizunak zerbitzu horren alde, PSE-EEren aldetik, eta azkenik, udal gobernuak zerbitzua martxan jarri du.

Hainbat mobilizazio aurkeztu dituzte Bidasoako ESIaren "momentu kaskarra" salatzeko. Igandean izango da lehena, Hondarribian.

Urtarrilean txirrindularitza proba bertan behera uzteko erabakiarekin atzera egin, eta azkenean bai: aurten Bidasoa Itzulia izango da.

Martxoaren 8aren baitan, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte Kabigorrin; aurtengo edizioan, parte hartzaileen %60 emakumeak izan dira.

Merkataritza bonoen kanpaina jarri du abian Hondarribiko Udalak. Herritarrek herrian erostea du helburu, bertako komertzioak sustatuz.

Martxoak 8a gertu dago, eta Emekiko elkartekideak prest daude urtero moduan. Emakume Astea antolatu dute, eta hainbat egitasmo anitz aurkeztu dituzte.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Hondarribiko arreta bulegoa itxita egongo da martxoan zehar, hortaz, erabiltzaileek ohiko kanalak erabili beharko dituzte kontsultak egiteko.

Interesdunek gaurtik martxoaren 27ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Udalak hainbat diziplinatako lanak onartuko ditu.

Bizitza Jokoan kanpainaren barnean, argazki erakusketa bat antolatu du Mugarik Gabe GKEak. Hondarribiko Liburutegian egongo da, ostiraletik martxoaren 16a arte.

Izen ematea ireki dute, martxoaren 30era arte. Diziplina guztietako sortzaileei egin diete gonbita.

Duela hilabete bat talde ekologistak Jaizkibelgo paradore ondoan makinaria handiarekin egindako lanen berri eman zuen.

Atzo, gizon batek labankadaz hil zuen emakume bat Sarrigurenen. Bidasoako Itaiak adierazi du "geroz eta larriagoa" dela egoera.

Antxeta Irratiak iragarri duenez, benetazkoak dira isunak, eta Hendaiako Herriko Etxearen eta agentzia berri baten elkarlanaren fruituak dira.

Ustez Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak banatu dituzte bi herrietako postontzietan. Ertzaintzak adierazi du ikerketa abiatu duela.

Mozketak 09:45eatik 11:30eara egingo dira. Udaltzaingoak adierazi du gomendagarria dela egin beharreko mugimenduak lehenagotik planteatzea.