Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabalik dago babes ofizialeko 42 etxebizitzetan izena emateko epea

Biteri kalean daude etxebizitza horiek, eta izena eman daiteke Etxebideren webgunearen bidez zein Zuzenean bulegoan, aurrez aurre.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia
2026/03/28

Zabalik da Biteri kalean kokatutako 42 babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko izen emate epea. “Eusko Jaurlaritzako Etxebide zerbitzuak sustatutako etxebizitza hauek Hondarribian etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzeko helburua dute”, eta interesa duten pertsonek maiatzaren 4ra arte eman ahal izango dute izena.

Azaldu dutenez, etxebizitza horiek erregimen orokorreko babes publikoko etxebizitzak izango dira, eta esleipena alokairu edo jabetza baldintzen arabera egingo da, indarrean dagoen araudiari jarraituz. Alabaina, azpimarratu dute izena emateko ezinbestekoa izango dela Etxebiden alta emanda egotea zein ezarritako baldintza guztiak betetzea.

Parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Errolda. Gutxienez urtebeteko errolda jarraitua izatea Hondarribian, edo azken hamar urteetan bost urtekoa (etenekin). Salbuespenak izango dira mugikortasun murriztua duten pertsonak eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeak.
  • Etxebideko eskaera. Etxebizitza babestuen eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea, alokairu eskatzaile gisa eta Hondarribia udalerria hautatuta. Mugikortasun murriztua dutenek edozein udalerritan eman dezakete izena.
  • Diru sarrerak. 2024ko diru sarrera haztatuak 9.000 eta 46.464,29 euro bitartekoak izatea. Salbuespenak egongo dira kolektibo jakin batzuentzat, hala nola desgaitasuna dutenentzat edo genero indarkeriaren biktimentzat.
  • Bizikidetza unitatea. Gehienez zazpi kide izatea.

42 etxebizitza horietan izena emateko bi modu daude: Etxebideren webgunearen bidez edota aurrez aurre (Andia kalea 13, Donostia), hitzordua eskatuta.

Hondarribiko Udaletik azaldu dutenez, proiektu hori Visesarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez garatu da, eta bertan adostu bezala, Hondarribiko Udalak lursaila doan uzteaz gain, obraren amaierako kostuaren %15eko ekarpena egingo du, gehienez ere 1.486.784,48n eurora arte.

Ildo horretatik jarraituz, honakoa dio Igor Enparan Araneta alkateak: “Erakundeen arteko lankidetza estuari eta konpromiso partekatuari esker izan da posible proiektu hau. Hain zuzen ere, hori da gure etxebizitza politikaren oinarrietako bat: administrazioen artean lankidetzan aritzea, herritarren beharrei erantzuteko”.

Bide horretan, nabarmendu du egitasmo hori “urrats garrantzitsua” dela eta etorkizuneko garapenetarako abiapuntu izan daitekeela. “HAPOa onartuz gero, elkarlan horren lehen fruitua litzateke. Aurrera begira, beste proiektu batzuetan ari gara lanean, hondarribiar guztiei etxebizitza duin eta eskuragarria eskaintzeko asmoz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.