Albisteak

Pauso Berriak programa garatzeko hitzarmena berritu dute udalak eta Atzegik eta Gureak taldeek

Behar bereziak dituzten adimen urriko pertsonak lan munduratzeko helburuz sortutako programa da Pauso Berriak. Atzegik eta Gureak taldeek sortu zuten eta udalekin elkarlanean ari dira garatzen. Adimen urritasuna duten pertsonak lan ingurune arruntean txertatzeaz gain, programak badu beste helburu bat: hain zuzen, enpresa eta erakundeak sentikortzea eta kontzientziaraztea kolektibo horrek lanerako duen gaitasunaz.  Pasaiako udala 2010eko uztailean sinatu zuen lehenbizikoz akordioa aipatu taldeekin, eta ordutik dago udalean Amaia Fernandez, laguntza lanetan, Gizarte Zerbitzuetan. Amaia Fernandezen praktika-aldia uztailaren 30ean bukatu zen, baina udalak lankidetza hitzarmena berritu nahi izan du, Amaia Fernandezi plaza bat eskaintzearren. Lehen egin antzera aurrerantzean ere laguntzaile lanetan ariko da, baina beste departamentu batean. Udalaren barne dokumentazioa sail batzuetatik beste sail batzuetara eramateko eginkizuna eman diote.

admin

Begirale ikastaroa antolatu du udalak

Pasaiako udalak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du herriko 18 urtetik gorako gazteei begira. Esan dutenez, bi behar nagusiri erantzuteko antolatu dute ikastaroa: “Batetik, pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, eta baita haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko, eta bestetik, begirale euskaldunen beharrarari erantzuteko” Modu horretan, “haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatu” nahi ditu Udalak. Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa. Ikastaroan izena ematen dutenek 200 ordu teoriko eman beharko dituzte eta 120 ordu praktiko. Horrez gain, egindakoaren memoria ere landu beharko dute. Ikastaroa Trintxerpeko udal euskaltegian izango da, urritik ekainera bitartean. Larunbatetan izango da eta zortzi orduko saioak egingo dituzte, lau goizez eta lau arratsaldez. Hilabetean behin aste buru bat libratuko litzateke. Zubiak, gabonetako oporrak, aste santuan…ez da saiorik egingo. Ikastaroan izena emateko ekaina aurretik 18 urte izatea beharrezkoa da. Ikastaroa euskaraz izango da eta ondorioz, hizkuntza gaitasun minimo bat eskatuko da ikastaroa egiteko. Gaitasun minimoa duten edo ez zalantza duten gazteei gaitasuna frogatzeko elkarrizketa egingo zaie Euskara Zerbitzuan. Herriko behar zehatzei erantzuteko tartea 200 ordu teorikoen barruan 40 ordu eskolak berak bere erara antolatzeko aukera du. 40 ordu horietako [...]

admin

Trikitia edo panderoa jotzen ikasteko izen-ematea, zabalik

Ikasturte berria hasi dute Auntxa Trikitixa Eskolan (Elizalde ikastetxean ematen dituzte eskolak). Trikitia edo pandera jotzen ikasi nahi duenak, badauka aukera. Lau urtetik gorako haurretatik hasi, eta adin mugarik gabe, edonork eman dezake izena Aunt...

admin

Allerruk etxean jokatutako lehenengo partida galdu du

Allerruk ezin izan du bere zaleen aurrean jokatutako lehenengo partida irabazi. Ostadar taldea jaso zuten Plazetan, ostiralean, eta lasartearrak nagusi izan ziren partidan: 0-2 gailendu ziren. Horrela, zuri-berdeek ezin izan zuten denboraldiko estreina...

admin

Mutxikoak igandean Gaztelu Zaharren

Muxiko elkarteak antolatuta Bidasoaldeko euskal dantza zaleak Gaztelu Zahar plazan bilduko dira igandean, mutxikoetan aritzeko. Hilabetero laugarren igandean biltzen dira Hendaian (lehenengo igandean Urruñan, bigarrenean Oreretan, hirugarrenean Irunen...

admin

Sukaldaritza ikastaroekin hasi da Katea auzoko Aste Kulturala

Brasil gozodendako Koldo Salinas maisu txokolategilearen irakasgaiarekin atzo hasi ziren Kateako Kultur Astearen barruan antolatu dituzten sukaldaritza ikastaroak. Ostirala bitartean, egunero jatetxe bateko sukaldari bat gonbidatu dute Hegazti elkarter...

admin

Dantza sentitu eta ukitzeko gonbita, Dantza Hirian jaialdiaren eskutik

Dantza hirian jaialdia egingo dute igandean

admin

Txingudiko itsas bazterreko arrantza lehiaketa, larunbatean

Antolatzailea: Hendaiako Surf Casting Kluba

admin

25 urte bete ditu kartzelan Jon Ander Urkizuk

25 egun bete zituen preso herenegun Jon Ander Urkizu preso sanpedrotarrak, eta Trintxerpeko Azokan bere senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten, presoaren askatasuna aldarrikatzeko. Asteburuan, San Pedro Txiki Jaien barruan ere, beste urtetan baino presentzia handiagoa izango du Urkizuk. Haren senideek emango diete hasiera jaiei , etziko txupinazoan, eta larunbaterako programatutako ekimenetako  askok ere, beren omenez egingo dituzte, marmitako lehiaketa eta herri bazkaria, besteak beste. 25 urte eta hamar kartzela 1986. urteko irailaren 19a  atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu espetxeratu zituzten. Preso eman dituen 25 urteetan espetxe asko ezagutu ditu Urkizuk: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan eta orain Teruel. 2016. urtera arte 2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk, eta 2007ko uztailaren 22an bete zuen ezarri zioten zigorra osorik, baina urte berean Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri diote, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. [...]

admin

Ereintzak azken aurreko sailkatua izango du aurrez aurrez

Bigarren sailkatuak azken aurrekoarekin jokatuko du asteburuan: Amazsa Urdaneta-Ereintza. Errenteriarrak orain bigarren dira, pasa den asteburuan lidergoa galdu ondoren. Bizkaitarrek, berriz, denboraldi osoan partida bakarra irabazi dute. Lehia igandea...

admin

‘La Casse de Central Park’ filma asteazkenetik igandera Varietesen

La Casse de Central Park filmaren hexagonoko irteera egingo du Varietes aretoak datorren asteazkenean, hilaren 23. Brett Ratnerrek zuzendutako filma da, eta Ben Stiller eta Eddie Murphy dira protagonista nagusiak. Aste osoan zehar emango dute, ostegunean ezik: asteazkenean sesio bikoitzean, 15:00etan eta 20:30ean, ostiralean eta larunbatean 21:00etan, eta igandean 15:00etan. Hilaren 29an, astearterekin, emango dute askez aldiz, gaueko bederatzietan. Hendaiako zinemaren prezioak honako hauek dira: astelehenetik ostegunera 5 euro, eta ostiraletik igandera, 6,50 euro (edo 5 euro deskontu Herriko Etxeak saltzen dituen deskontu bonoak hartuz gero). 3Dko filmak ikusteko betaurrekoen alokatzearen prezioa 1,5 eurokoa da, sartzearen prezioaz gain.  

admin

Santa Zeziliaren harira, Musikalean ekimena egingo dute Hondarribian

Hilaren 22an, asteartean, Santa Zezilia Eguna ospatuko dute, eta musikarien zaindariari gorazarre egiteko, Hondarribiko Musika Eskolak ospakizunak egingo ditu gaur eta etzi. Erdi Aroan izendatu zuten Santa Zezilia musikarien patroi, eta dokumentu askotan pianoa edo organoa jotzen azaltzen da. Santa Zezilia egunaren harira, horrenbestez, Hondarribiko Musika Eskolak Musikalean ekimena prestatu du patroia gogoratzeko, eta hiru egunez luzatuko dituzte ospakizunak Hondarribian. Atzo arratsaldean eman zieten ekitaldiei hasiera, Musika Eskolako ikasleek udaletxean egin zuten kontzertuarekin, eta trikitixa, klarinete eta flautako ikasleak aritu ziren zuzenean. Kontzertu pedagogikoa Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, berriz, programako ekitaldi nagusia egingo dute. Del Blues al Boogie izenburupean kontzertu didaktikoa zuzenean emango du Stay Blues taldeak udaletxeko areto nagusian. Hiru blues musikarik osatzen dute taldea: Alvaro Fernandez armonika eta gitarra jotzailea, Fernando Neira baxu jotzailea eta Paul San Martin piano jotzaile eta abeslaria. Guztira, hamabi abesti joko dituzte zuzenean. Hondarribiko Udalak eta Musika Eskolak antolatutako kontzertua, Kutxak babestu du. Igandean bukatuko dituzte jardunaldiak, kalejira eta kontzertuarekin.

admin

Hiru puntu nahi dituzte, sailkapenean gora egiteko

Aurrera Kirol Elkartea izango du bihar arratsaldean aurrez aurre Hondarribiko futbol taldeak, Erregional Ohorezko Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Sailkapenean gora egiteko ilusioz zelairatuko dira berdeak.

admin

Autokarabana bat eta auto bat kiskali dira Juan Inazio Iztuetan

Suhiltzaileak herenegun arratsaldean Akartegi auzoan autokarabana bat kiskali eta beste ibilgailu bat kaltetu zuen sua zerk eragin zuen ikertzen ari dira. Arratsaldeko seiak aldera izan zen gertakaria, Juan Inazio Iztueta kalean. Bertaratu ziren ertzainen esanetan, sua Mantzinenea kaleko etxe baten lorategian piztu zen, Juan Inazio Iztueta kalera ematen duen aldeko hesian. Sugarrek ondoan aparkatuta zegoen autokarabana bat hartu zuten, eta haren atzean zegoen autora iritsi ziren. Larrialdi zerbitzuan arratsaldeko seiak baino minutu batzuk gutxiago zirela jaso zuten abisua, eta bi suhiltzaile kamioi joan ziren gertakariaren lekura. Ertzainek Baserritar etorbideko sarrera itxi zuten autoentzat, eta Juan Inazio Iztueta kalearen erdialdetik Donostia kaleraino oinezkoentzako hesia ezarri zuten, jende ugari elkartu baitzen sutan zeuden ibilgailuak ikustera. Zauriturik ez Ertzaintzako ordezkarien arabera, seietan hartu zuen suak indarrik handiena. Autokarabana erabat kiskalita geratu zen, baita autoaren aurrealdea ere. Nolanahi ere, suhiltzaileek sua gehiago zabaltzea galarazi zuten. Gainera, anbulantzia bat Inazio Iztueta kalera bertaratu zen: ez zen ezbehar pertsonalik izan. Atzo goizaldean kaltetutako ibilgailuak erretiratu zituzten, eta suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira, sua nola piztu zen argitzeko.

admin

Ehiztarien protesta, Uliako debekuaren harira

Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek elkarretaratzea egin zuten herenegun, Udalbatzak Ulian ehiza debekatzea erabaki duelako kexu. Amaia Agirregabiria alkateak erabakiaren gaineko argibideak emateko ehiztariekin bilduko da, hilaren 23an, 20:3...

admin

Musika festa antolatu du Ibargainek, Santa Zezilia bezperan

Asteartean, hilaren 22an, Santa Zezilia eguna da. Musikarien zaindariaren eguna, alegia. Ibargain Musika Eskolak musikarien zaintzailea den horren festa aurreratu, eta emanaldi berezia antolatu du bezperarako (astelehenerako, hilaren 21a). Arratsaldean, 17:45ak aldera, ikasle eta irakasleak eskolako atarian bilduko dira, eta kalejira egingo dute Aialde kalean, Doneztebe plazara iritsi arte. Bidean, musika zaleak eurekin batzera deitu dituzte. Gero, plazan, abesti ezagunez osatutako emanaldia eskainiko dute. Ibargainek zehaztu duenez, kantaldia irekia izango da: “Hurbildutako guztiak haur eta gazteekin batera kantatzera gonbidatuta daude”. Plazako saioaren ondoren, ikasle eta irakasleek eskolaranzko bidea hartuko dute, eta kantari bukatuko dute eguna. Abestiak Eskolatik plazara eta alderantziz.Epoitaitaye. Doneztebe plazan.Kapitan Pilotu, Zapatalaria, Napoñeon eta Maritxu nora zoaz.

admin

Estatu mailako diseinu sari bat irabazi du Sellexek

Espainiako Estatuko Diseinu Saria irabazi du Irungo Sellex enpresak; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman dio saria, “diseinu arloan erakutsitako enpresa ibilbide kontsolidatu, bikain eta eredugarriagatik”. Sellexek etxerako ekipamend...

admin

Santa Zeziliari abestuko diote larunbatean Bixintxon

Santa Zeziliaren egunaren harira, kontzertua antolatu dute larunbaterako, hilaren 19rako, San Bixente elizan. Herriko abesbatzak eta Herriarteko Harmonia Orkestra ariko dira Santa Zeziliaren mezan, 18:30etan hasita.

admin

Hendaian Kantuz ariko dira igandean

Hendaian Kantuz ekimeneko saio berri bat eginen dute igandean, hilaren 20an, Merkatu Zaharretik abiatuta. 11:30etik, 13:30era ibiliko dira kalez kale, euskal abestiak kantatzen.

admin
Gehiago