Estatu mailako diseinu sari bat irabazi du Sellexek
Espainiako Estatuko Diseinu Saria irabazi du Irungo Sellex enpresak; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman dio saria, “diseinu arloan erakutsitako enpresa ibilbide kontsolidatu, bikain eta eredugarriagatik”. Sellexek etxerako ekipamend...
Espainiako Estatuko Diseinu Saria irabazi du Irungo Sellex enpresak; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman dio saria, “diseinu arloan erakutsitako enpresa ibilbide kontsolidatu, bikain eta eredugarriagatik”. Sellexek etxerako ekipamendu eta kanpoko altzarigintzan dihardu. Donostian 1977an sorturiko enpresa da, baina zortzi urte daramatza Irungo Arretxe-Ugalde industrialdean. Aero bankuak hainbat sari jaso ditu, eta diseinu arloan erreferente bilakatu da.

