Santa Zeziliaren harira, Musikalean ekimena egingo dute Hondarribian
Hilaren 22an, asteartean, Santa Zezilia Eguna ospatuko dute, eta musikarien zaindariari gorazarre egiteko, Hondarribiko Musika Eskolak ospakizunak egingo ditu gaur eta etzi. Erdi Aroan izendatu zuten Santa Zezilia musikarien patroi, eta dokumentu askotan pianoa edo organoa jotzen azaltzen da. Santa Zezilia egunaren harira, horrenbestez, Hondarribiko Musika Eskolak Musikalean ekimena prestatu du patroia gogoratzeko, eta hiru egunez luzatuko dituzte ospakizunak Hondarribian. Atzo arratsaldean eman zieten ekitaldiei hasiera, Musika Eskolako ikasleek udaletxean egin zuten kontzertuarekin, eta trikitixa, klarinete eta flautako ikasleak aritu ziren zuzenean. Kontzertu pedagogikoa Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, berriz, programako ekitaldi nagusia egingo dute. Del Blues al Boogie izenburupean kontzertu didaktikoa zuzenean emango du Stay Blues taldeak udaletxeko areto nagusian. Hiru blues musikarik osatzen dute taldea: Alvaro Fernandez armonika eta gitarra jotzailea, Fernando Neira baxu jotzailea eta Paul San Martin piano jotzaile eta abeslaria. Guztira, hamabi abesti joko dituzte zuzenean. Hondarribiko Udalak eta Musika Eskolak antolatutako kontzertua, Kutxak babestu du. Igandean bukatuko dituzte jardunaldiak, kalejira eta kontzertuarekin.
Hilaren 22an, asteartean, Santa Zezilia Eguna ospatuko dute, eta musikarien zaindariari gorazarre egiteko, Hondarribiko Musika Eskolak ospakizunak egingo ditu gaur eta etzi. Erdi Aroan izendatu zuten Santa Zezilia musikarien patroi, eta dokumentu askotan pianoa edo organoa jotzen azaltzen da.
Santa Zezilia egunaren harira, horrenbestez, Hondarribiko Musika Eskolak Musikalean ekimena prestatu du patroia gogoratzeko, eta hiru egunez luzatuko dituzte ospakizunak Hondarribian. Atzo arratsaldean eman zieten ekitaldiei hasiera, Musika Eskolako ikasleek udaletxean egin zuten kontzertuarekin, eta trikitixa, klarinete eta flautako ikasleak aritu ziren zuzenean.
Kontzertu pedagogikoa
Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, berriz, programako ekitaldi nagusia egingo dute. Del Blues al Boogie izenburupean kontzertu didaktikoa zuzenean emango du Stay Blues taldeak udaletxeko areto nagusian. Hiru blues musikarik osatzen dute taldea: Alvaro Fernandez armonika eta gitarra jotzailea, Fernando Neira baxu jotzailea eta Paul San Martin piano jotzaile eta abeslaria. Guztira, hamabi abesti joko dituzte zuzenean. Hondarribiko Udalak eta Musika Eskolak antolatutako kontzertua, Kutxak babestu du. Igandean bukatuko dituzte jardunaldiak, kalejira eta kontzertuarekin.


