Trikitia edo panderoa jotzen ikasteko izen-ematea, zabalik

Ikasturte berria hasi dute Auntxa Trikitixa Eskolan (Elizalde ikastetxean ematen dituzte eskolak). Trikitia edo pandera jotzen ikasi nahi duenak, badauka aukera. Lau urtetik gorako haurretatik hasi, eta adin mugarik gabe, edonork eman dezake izena Aunt...

Ikasturte berria hasi dute Auntxa Trikitixa Eskolan (Elizalde ikastetxean ematen dituzte eskolak). Trikitia edo pandera jotzen ikasi nahi duenak, badauka aukera.

Lau urtetik gorako haurretatik hasi, eta adin mugarik gabe, edonork eman dezake izena Auntxan. Iñaki Aranaga irakasleak nabarmendu duenez, “ikasle gehienak gaztetxoak izan arren, esan beharra daukat ikasle helduak ere ikasten badabiltzala”.

Ikasteko garaian hainbat metodologia dituzte aukeran trikiti ikasleek: “Zenbakien bidez ikasi dezakete, aurrez-aurre edota solfeoarekin”.

Informazioa gehiagorako edo izena emateko Elizalde Herri Eskolan egoten dira Auntxako kideak astearte arratsaldeetan. Bi zenbaki ere jarri dituzte interesdunen eskura: 943 61 88 39 eta 615 79 05 10.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.