Allerruk etxean jokatutako lehenengo partida galdu du

Allerruk ezin izan du bere zaleen aurrean jokatutako lehenengo partida irabazi. Ostadar taldea jaso zuten Plazetan, ostiralean, eta lasartearrak nagusi izan ziren partidan: 0-2 gailendu ziren. Horrela, zuri-berdeek ezin izan zuten denboraldiko estreina...

Allerruk ezin izan du bere zaleen aurrean jokatutako lehenengo partida irabazi. Ostadar taldea jaso zuten Plazetan, ostiralean, eta lasartearrak nagusi izan ziren partidan: 0-2 gailendu ziren. Horrela, zuri-berdeek ezin izan zuten denboraldiko estreinako partidako garaipena errepikatu.
Allerru B, hobe
Bestalde, Allerru Bk pasa den asteburuan hasi zuen denboraldia. Lehen taldeak baino zorte hobearekin, gainera. Errenteria-Oreretan Union Txiki-Touringen kontra jokatu zuen, Fanderian. 0-1 gailendu ziren lezoarrak eskualdeko derbian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.