Pauso Berriak programa garatzeko hitzarmena berritu dute udalak eta Atzegik eta Gureak taldeek

Behar bereziak dituzten adimen urriko pertsonak lan munduratzeko helburuz sortutako programa da Pauso Berriak. Atzegik eta Gureak taldeek sortu zuten eta udalekin elkarlanean ari dira garatzen. Adimen urritasuna duten pertsonak lan ingurune arruntean txertatzeaz gain, programak badu beste helburu bat: hain zuzen, enpresa eta erakundeak sentikortzea eta kontzientziaraztea kolektibo horrek lanerako duen gaitasunaz.  Pasaiako udala 2010eko uztailean sinatu zuen lehenbizikoz akordioa aipatu taldeekin, eta ordutik dago udalean Amaia Fernandez, laguntza lanetan, Gizarte Zerbitzuetan. Amaia Fernandezen praktika-aldia uztailaren 30ean bukatu zen, baina udalak lankidetza hitzarmena berritu nahi izan du, Amaia Fernandezi plaza bat eskaintzearren. Lehen egin antzera aurrerantzean ere laguntzaile lanetan ariko da, baina beste departamentu batean. Udalaren barne dokumentazioa sail batzuetatik beste sail batzuetara eramateko eginkizuna eman diote.

Hitzarmena sinatu zutenekoa. Ezkerrean, Oscar Carcedo, pauso Berriak programaren arduraduna, ondoan Amaia Agirrebagibiria alkatea eta Amaia Fernandez eta eskubian Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ordezkari Jaunra Cano

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.