Albisteak

Ikasturte berriari hasiera emateko prest dago Emeki emakumeen elkartea

Emeki elkarteak ikasturte berria estreinatuko du datorren astean, eta udazkeneko ikastaroak prest dituzte. Izen emate epea ireki dute eta parte hartzeko bazkide izatea ez da behar. Montse Garmendia, elkarteko presidenteak azaldu duenaren arabera, “emakumeen artean jarduera amankomunak egiten ongi pasatzea da helburua”. Hortaz, udazken honetan aukeran izango diren jantzigintza, bolillo, lentzeria, eskulan, bitxikeria, trikota edo jantzigintza tailerretan izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da, izan ere urriaren 3an hasiko dute ikasturte berria. Interesatua dagoen edonork bi aukera izango ditu izena emateko; alde batetik, telefonoz, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara 943 643 402 zenbakira deituz, edota bestetik, San Pedro kaleko egoitzatik ordu berean bertaratuz. Gainera, Hondarribiko KZ gunean informatika tailerrekin jarraituko dute. Ikastaroak arratsaldez antolatu dituzte, baina goizeko taldea osatuz gero, beste zenbait ikastaro antolatzen saiatuko dira. Funtzio sozialaz gain, Emeki elkartearen helburua “ongi pasatzeaz gain, emakumeei zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzea” ere bada. Gainera, azken urtetan, hizkuntza ikastaroak edota defentsa pertsonalerako teoria eta praktika ikastaroak antolatu dituzte. Garmendiak dioenez, “gauza ezberdinak antolatzeko aukera beti dago, taldeak sortu eta interes amankomunen araberakoa”. Bingo-mendaria hasteko Datorren asteartean arratsaldeko17:00etatik aurrera, bingo-mendaria egingo dute, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Informazio gehiagorako www.emekielkartea.com web orria bisita daiteke, eta iritzi. aholku, ideiak… eman ahal izateko blog berria estreinatu [...]

admin

EATek denboraldi berria hasi du

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak 2011-2012 denboraldia hasi du, eta ostiral honetan egingo du aurkezpen ofiziala Beraungo Mikel Odriozola estadioan, 18:00etan. Denboraldiko xehetasun guztien berri emango dute, esate baterako, zein ordutegitan entrena...

admin

“Hasitako bidean sakontzera” deitu du ezker abertzaleak

Bateragune auziko epaiaren ostean, ezker abertzaleak hasitako bidean sakontzera deitu du: “Epaiaren kontra egon den erreakzio ia aho batekoak frogatzen du herriak bake eta demokraziaren aldeko bidea hartu duela, eta Estatuak ezingo duela oztopatu”. Epaiaren atzean, “bi erantzule politiko” daudela esan du, PP eta PSOE, eta azken hilabeteotan “Euskal Herrian ireki den aro berria boikotatzen” eta “saboteatzen” saiatu direla gaineratu du. Ostiralean eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziko epaiaren berri: Errenteria-Oreretako Sonia Jacintori zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi bezala. Zigorrik gogorrenak, berriz, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat izan dira; hamarna urte bakoitzarentzat. ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea leporatu diete. Zortzi ziren auzipetuak, eta gainontzeko hiruak, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte. Epaiketaren ostean, jakin-mina zegoen ezker abertzalearen irakurketa entzuteko, eta arratsaldean egin zuten agerraldia Rufi Etxeberria, Miren Legorburu, Txelui Moreno, Tasio Erkizia eta Niko Morenok. Legorbururen iritziz, “ulertezina, onartezina eta eskandalagarria” izan da epaia, eta “Euskal Herriaren eta Espainia Estatuaren arteko arrakala gehiago zabalduko du”. Morenok, berriz, “auzi politiko bati ezarritako epai politikoa” dela esan zuen, eta era horretara ikusten dutela euskal herritarren “gehiengo zabalak” eta eragile sozial, politiko eta sindikalek. Hurrengo egunean ere ezker abertzaleak [...]

admin

Ikasturteko lehen ipuin kontaketa, ostegunean, bibliotekan

Ikasturte berria hastearekin batera, Udalak antolatutako ipuin kontaketak ere hasi dira. 2011/2012 ikasturteko lehendabizikoa ostegunean izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Lur Korta izango da kontalaria, eta bi eta hiru urteko haurrei kont...

admin

Denboraldia ezin hobe bukatu du Hondarribiak Bermeon irabazita

Bukatu da TKE liga, eta Hondarribiak ezin hobe agurtu du aurtengo denboraldia. Euri eta haize artean jokatu zuten Bermeoko ikurriña larunbatean, eta garaipena eskuratzeko gogotsu zeuden Mikel Orbañanosen mutilak. Hala, itsasoari aurre egin eta urdai...

admin

Euskal Herriko VI. Pintxo Txapelketa Itsas Etxeko auditorium berrian

Euskadi Goza Ezazu lelopean, aurkeztu dute Euskal Herriko VI. Pintxo Txapleketa Hondarribian. Iaz Arma plazan jarri zuten karpa erraldoian egin bazuten ere, seigarren edizioaren eszenatokia 450 ikusleentzako lekua duen Itsas Etxeko auditorium berria izango da. Horrela, urriaren 3an hasi eta hiru egunez Euskal Herriko pintxorik onenak sukaldatuko dira Hondarribian, eta gainera, Itsas Etxearen irekiera ofiziala egingo dute txapelketarekin. Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, hiria promozionatzen jarraitzeko aukera ikusten du txapelketarekin, “uda ahalik eta gehien luzatu nahi dugu, eta Hondarribia albisteen erdian egoteko aukera polita da”. Gainera aurtengo edizioan, Ramon Roteta hondarribiar sukaldari eta artistak egindako saria emango dute. “Nire lana sukaldaritza bada ere, esku lanak asko gustatzen zaizkit, eta saria egitea eskatu zidaten”. Bost sari berezi Txapelketa heldu egiten ari da, eta aurtengoa iazkoaren antzekoa izango da. Aldaketa nagusia Itsas Etxean egingo dela da, eta finala urriaren 5ean egingo dute. Bost sari emango dituzte: Bacaladera saria, Kalitate saria, berrikuntza saria eta Keler saria. Gainera iazko edizioarekin argitaratu zuten liburua eskuratzeko aukera emango dute, baita edizio elketronikoan jasotzeko posibilitatea ere, Apple markako aparailuentzat. Izen ematea igande arte Juancar Ayerbek, Hondarribiko Ostalaritza elkarteko presidenteak, Euskal Herriko sukaldariak animatu nahi izan ditu txapelketan parte hartzera. Izen emate epea irekita dago igande arte, eta 60 [...]

admin

Auzoetako emakume taldeek martxan jarri dituzte ikastaroak

Auzoetako emakume elkarteek aste honetan jarriko dute martxan euren ikastaro programa. Lehenengo aldiz, berdintasun arloaren gidaritzapean egingo dute gainera. Ikastaro programa horren helburua, “emakumeen arteko topaketa eta gizartean parte hart...

admin

Leireko mendilerrora irteera, Portuarekin

Portu Agintaritzako Mendi taldeek irteera antolatu du larunbaterako. Oraingo honetan, Leireko mendilerrora doaz, han Pasao del oso izenez ezagutzen dena egitera. Interesdunek ondoko telefono zenbakira dei dezakete: 943 35 18 44.

admin

Hilaren 24an egingo dute aurtengo Endaikada

Endaika arraunketa elkarteak antolatzen du Endaikada, Hendaia eta Donibane Lohitzun elkartzen dituen itsas estropada, Frantziako txapelketarako puntuagarria dena. Aurtengo edizioa larunbatean eginen dute, hilaren 24an.

admin

Esku-lanen eta Miguel Blancoren margoen erakusketa Katean, aste osoan

Kateako XVIII. Kultur Astearen barruan eskulanen eta Miguel Blanco artistak eginiko margolanen erakusketa antolatu dute Auzo Elkartearen tabernan (Bizkaia kalea, 15).

admin

Hendaian Kantuz ariko dira igandean

Hendaian Kantuz ekimeneko saio berri bat eginen dute igandean, hilaren 20an, Merkatu Zaharretik abiatuta. 11:30etik, 13:30era ibiliko dira kalez kale, euskal abestiak kantatzen.

admin

Portuko Euskara Planaren X. urteurrena

Hamar urte pasatu dira Portuak Euskara Plana onartu zuenetik, eta atzo, Portu Agintaritzako azken lau presidenteak batu ziren urteurrenerako propio lantzen ari diren bideoaren grabaziorako. 2001ean jarri zuten martxan Portuan Euskara Plana, Joxe Ignacio Espel Agintaritzako buru zela. Haren atzetik Joxe Juan Gonzalez Txabarri, Miguel Buen eta  Lucio Hernando izan dira portuaren lehendakaritzan, eta atzo aditzera eman zutenez, denek egin dute bat Euskara Planean.

admin

Atletismo eskolako ikasleek lan ona egin dute Hondarribian

Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletismo eskolak Hondarribian jokatutako lehiaketan parte hartu zuen igandean. Batik bat, luzera jauzian, altuera jauzian eta 500 metroko proban nabarmendu ziren EATko atletak. Benjamin Mailan, luzera jauzian, Jule...

admin

Seaska laguntzeko jaialdia egingo dute herrian hilaren 26an

Seaskaren aldeko jaialdia antolatu dute Haurtzaro Ikastolako eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilarek 26rako. Hiru talde ariko dira Elorsoroko taula gainean: Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, eta hamar euro balio dute aurrez erosita. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai Elorsoroko lehiatilan, hamahiru eurotan. Gaur aurkeztu dute jaialdia. Aurkezpenean izan dira Xabier Solano Esne Beltzako kidea; Ane Badiola Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea; Asier Legorburu Kultura zinegotzia; Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendaria.  

admin

Amaiurrek Urdanibia plazan amaituko du kanpainia

Amaiur koalizioak kanpainia amaiera ekitaldia burutuko du bihar, ostiralarekin, Urdanibia plazan, 19:30etik hasita. Asteartean Eusko Alkartasunaren egoitzan eginiko prentsaurrean, koalizioaren Bidasoko ordezkariek  ”norbanako eskubide zein esku...

admin

Espainiako hirugarren pintxo onena

Hondarribiko Kaialde jatetxeko Oscar Gonzalez sukaldariaren Txipiroiak bere tintan pintxoak, Valladoliden jokatu zuten Espainiako Pintxo Txapelketako zazpigarren ekitaldiko hirugarren pintxo onenaren saria eskuratu zuen iragan asteazkenean. Kaialdeko sukaldariaz gain, Bidasoko beste bostek parte hartu zuten Espainiako Txapelketan: Gran Soleko Bixente Muñozek, Goxodendako Carlos Nuez eta David de la Callek, eta Gaztelumendiko Felix Manso eta Angela Basabek.

admin

Hilaren 25ari lotutako ekitaldiak, bihartik bertatik

Hilaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bihar bi ekitaldi egingo dituzte Irunen. I-Romi emakume ijtoen elkarteak jabetze tailer bat antolatu du goizerako, eta Gaurko Andreak-ek hitzaldi bat arratsalderako. Jabet...

admin

Best seller ez diren liburuak, literatur tailerrean

Gaur, erakusleihoetatik urrun geratzen diren liburuetaz mintzatuko dira Carlos Agustinek zuzentzen duen literatura mintegian. Ohi bezala, arratsaldeko seietan elkartuko dira Ikust Alaia udal liburutegian (Kale Nagusia, 24).

admin

Gain Gaineanen obrak hasi direlako Leka Enea pozik

Leka Enea klubetik pozik agertu dira Gain Gaineaneko parkean eraiki behar duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroaren lanak hasi direlako: “Hamar urteko ametsa gauzatzen hasi da”. 2012ko amaierarako lanak bukatzea espero dute: “Lehe...

admin

AFIren argazki lehiaketaren sari banaketa

Irungo Argazkilaritza Elkarteak (AFI) antolatuta, eta Irungo Udalaren laguntzaz, XXII. Irun Hiria Argazkilaritza Lehiaketaren sari banaketa egingo dute bihar Amaia KZko hitzaldi aretoan. Guztira 341 lan aurkeztu dituzte, 268 gai librean eta beste 73 Ir...

admin
Gehiago