Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Begirale ikastaroa antolatu du udalak

Pasaiako udalak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du herriko 18 urtetik gorako gazteei begira. Esan dutenez, bi behar nagusiri erantzuteko antolatu dute ikastaroa: “Batetik, pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, eta baita haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko, eta bestetik, begirale euskaldunen beharrarari erantzuteko” Modu horretan, “haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatu” nahi ditu Udalak. Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa. Ikastaroan izena ematen dutenek 200 ordu teoriko eman beharko dituzte eta 120 ordu praktiko. Horrez gain, egindakoaren memoria ere landu beharko dute. Ikastaroa Trintxerpeko udal euskaltegian izango da, urritik ekainera bitartean. Larunbatetan izango da eta zortzi orduko saioak egingo dituzte, lau goizez eta lau arratsaldez. Hilabetean behin aste buru bat libratuko litzateke. Zubiak, gabonetako oporrak, aste santuan…ez da saiorik egingo. Ikastaroan izena emateko ekaina aurretik 18 urte izatea beharrezkoa da. Ikastaroa euskaraz izango da eta ondorioz, hizkuntza gaitasun minimo bat eskatuko da ikastaroa egiteko. Gaitasun minimoa duten edo ez zalantza duten gazteei gaitasuna frogatzeko elkarrizketa egingo zaie Euskara Zerbitzuan. Herriko behar zehatzei erantzuteko tartea 200 ordu teorikoen barruan 40 ordu eskolak berak bere erara antolatzeko aukera du. 40 ordu horietako [...]

admin
Bidasoa
2011/09/20

Pasaiako udalak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du herriko 18 urtetik gorako gazteei begira. Esan dutenez, bi behar nagusiri erantzuteko antolatu dute ikastaroa: “Batetik, pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, eta baita haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko, eta bestetik, begirale euskaldunen beharrarari erantzuteko” Modu horretan, “haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatu” nahi ditu Udalak.

Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa.

Ikastaroan izena ematen dutenek 200 ordu teoriko eman beharko dituzte eta 120 ordu praktiko. Horrez gain, egindakoaren memoria ere landu beharko dute.

Ikastaroa Trintxerpeko udal euskaltegian izango da, urritik ekainera bitartean. Larunbatetan izango da eta zortzi orduko saioak egingo dituzte, lau goizez eta lau arratsaldez. Hilabetean behin aste buru bat libratuko litzateke. Zubiak, gabonetako oporrak, aste santuan…ez da saiorik egingo.

Ikastaroan izena emateko ekaina aurretik 18 urte izatea beharrezkoa da. Ikastaroa euskaraz izango da eta ondorioz,
hizkuntza gaitasun minimo bat eskatuko da ikastaroa egiteko. Gaitasun minimoa duten edo ez zalantza duten gazteei gaitasuna frogatzeko elkarrizketa egingo zaie Euskara Zerbitzuan.

Herriko behar zehatzei erantzuteko tartea
200 ordu teorikoen barruan 40 ordu eskolak berak bere erara antolatzeko aukera du. 40 ordu horietako batzuk, Pasaiako udalak baliatuko ditu bertako hainbat beharri erantzuteko: martxan duen haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal plana aurkezteko, tratu onaren gaia lantzeko eman ohi den ikastarotxoa txertatzeko eta hizkuntza beharrak eta estrategien lanketa osatzeko edo indartzeko.

Ikastaroa egiten dutenek praktikak egin ahal izango dituzte, baina, praktikak egiten hasteko  ikastaroaren erdia gutxienez eginda izatea eskatuko dute. Praktikak Pasaiako elkarteren batean edo udalak dituen zerbitzuetan egitea beharrezkoa izango da beka sistemaz baliatu nahi duenarentzat. Praktikak ez dira zertan jarduera bakar batean gauzatu behar. Ikaslea jarduera batean arituz ezarritako ordu minimora iristen ez bada, bestelako jarduera batekin osatu beharko ditu praktika orduak.
Praktikaldiarekin batera memoria bat aurkeztu beharko dute ikastaroan parte hartzen dutenek.

Finantzazioa
Pasaitarrentzat eta pasaitar ez direnentzat baina pasaiko elkarteren bateko kide badira ikastaroa doainik izango da. Hala ere, izena ematearekin batera 100 euro ordaindu beharko dituzte aurrerapen moduan, ondoren, abenduan beste 100 euro. Ekainan, hala ere,  asistentzia eta aprobetxamendua betetzen badira eta praktikak Pasaiako jardueraren batean egin badira,  200 euroak itzuliko dizkiete ikasleari. Titulazioa eskuratzeko eta beka sistemaz baliatzeko ezingo da 24 ordu baino gehiagoko hutsegiterik izan.

Izena emateko epea, urriaren 3an zabalduko dute eta 14a bitartean izango da zabalik. Interesdunek pasaia.net-en topa dezakete izena emateko inprimakia. Ikastaroa, urriaren 16an hasiko da.

Harremanetarako ondokoetara jo daiteke: 943 004349 telefono zenbakira edota pasaiakoelkarteak@pasaia.net helbidera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.