Albisteak

Itsas kultura lantzeko bilera egingo dute gaur

Itsas kulturarekin loturiko bilera egingo dute gaur arratsaldeko zortzietatik aurrera Zuloaga Etxean. Horrela, euskal itsas kulturari eta bereziki Hondarribiari balio berria eman nahi diote, bertan dauzkaten baliabideak dinamizatuz. Parte hartu nahi du...

admin

Marrazketa lehiaketako sariak banatu dituzte

Fanderiako Erdiko Erreka elkarteak antolatutako VII. Haurren Marrazketa eta Pintura Lehiaketako sariak banatu dituzte. 6-9 urte artekoetan Maddi Fonseca izan zen onena, eta bigarren geratu zen Ibai Serrano. 10-14 urtekoen mailan, berriz, irabazlea Jani...

admin

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte aste honetarako, Haurren Asterako

Haurren Astea antolatzen ari dira aste honetan Hendaian. Atzotik eta igandera arte, hainbat ekintza antolatuko dituzte herriko zenbait egituretan, haurrei zuzenduta. Besteak beste, tailerrak, hainbat kirol disziplina ezagutzeko permanentziak, pailazoen...

admin

Jolas dinamizazio musikatuarekin Zabu-zibu ekimena bukatuko da larunbatean

Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra...

admin

Urriko ohiko udalbatzarra bihar egingo dute

Urriko ohiko udalbatzarraren harira, bihar bilduko dira zinegotziak, 19:00etan, udaletxean. Oiartzungo Udalaren eta Juan Mari Beltranen, eta udalaren eta Jose Angel Torresen arteko hitzarmenak onartzea eta udal ordezkarien izendapena landuko dute beste...

admin

Alokairu sozialeko etxebizitzetan izena emateko epea ireki dute

Muliateko alokairu sozialeko 25 etxebizitzetan izena emateko epea azaroaren 30 arte irekita egongo da. Horiek, babes ofizialeko beste 170 etxebizitzekin eraikitzen ari dira, Muliateko 6. blokean. Baina kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko dituenez, eskaerak Etxebiden egin behar dira. Prozesua erraztu nahian, Internet bidez ere (www.etxebide.info webgunean) izena emateko aukera dago. Zozketa 2012ko udatik aurrera egingo dute. Baina ez dira horiek Muliaten eskainiko dituzten alokairu sozialeko etxebizitza bakarrak izango. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, Muliaten eraikitzeko geratzen diren 65 etxebizitzetan eta legealdi honetan martxan jarri nahi duten Presa-Damarri promozioko beste 165 etxeetatik “ahal den guztia alokairu sozialera bideratu” nahi dutela iragarri baitu. Kerejetaren arabera, ordea, “udalak ez du hori egiteko gaitasun ekonomikorik, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak kontuak egin beharko ditu alokairura zenbat bideratu daitezkeen zehazteko”. Etxebiderekin baldintzak Hala ere, oraingoz, Muliateko 25 aurreneko alokairu sozialeko etxebizitzetarako izena eman daiteke. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak joan den martxoan sinatu zuten hitzarmenean adostutako baldintzen arabera, eskatzaileek urtean 3.000 eta 25.000 euro arteko diru sarrerak aitortu beharko dituzte aurtengo errenta aitorpenaren bidez, hau da, 2010 urteko diru sarrerak oinarri hartuta. Era berean, Hondarribian 2009a baino lehen erroldatuta egotea eskatzen diete interesdunei. Alokairuzko etxebizitza horiek bost urterako emango dituzte, eta bost urtean behin familia onuradunaren egoera ekonomikoaren [...]

admin

Haurrentzako ipuin kontakizuna, etzi

Ostegunero moduan, haurrentzako ipuinak kontatuko dituzte etzi (osteguna) haurren liburutegian, Xenpelar Etxean. Oraingoan, Kamishibai-ren txanda izango da. Kontakizuna 18:00etatik 18:45era egingo dute.

admin

Lizarraldek puntuazio dantzaren arabera egingo du aurrera

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Beñat Gaztelumendi izan zen herenegungo Villabonako final-laurdenean puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatu zuena. Gainontzekoak puntuazio dantzaren arabera pasatuko dira aurrera, tartean ...

admin

Orduko ia 130 kilometroko haize ufadak neurtu dituzte

Pasaiako portuan 105,2 kilometro orduko haize ufadak neurtu dituzte gaur, eta Jaizkibelen 128, 2 kilometro ordukoak. Orduak aurrera egin ahala haizea baretuko dela espero dute adituek.

admin

Ura moztuko dute etzi Martin Etxeberria eta Oria kaleetan

Errenteriako Udaletik jakinarazi dutenez, Martin Etxeberria kaleko 2-16 zenbaki artean eta Oria kaleko 2. zenbakian ura moztuko dute etzi. Lanekin hoditerian izan den matxura konponduko dute. Zehazki, 08:00etatik 13:00etara egongo da moztuta.

admin

BM Colindres izango du aurrean Ereintzak

Ereintza eskubaloi taldeak etxetik kanpo izango du lehia asteburuan, BM Colindresen kontra. Errenteriarrek liderrari aldentzen ez uzteko irabazi beharra daukate. Kantabriarrak zortzigarren postuan daude sailkapen nagusian. Lehia 18:30ean hasiko da Coli...

admin

‘12 cm’ erakusketa gaur zabalduko dute Udal Aretoan

Urtarrilaren 8ra arte izango da zabalik gehien jota hamabi zentimetro dituzten artelanen erakusketa San Pedroko Udal Aretoa 12 cm erakusketaren ekitaldi berri bat jasotzeko prestatu dute dagoeneko. Gaur zabalduko dute gehien jota hamabi zentimetro luze...

admin

147.000 euro, Petra Lekuona egoitzarentzat

Legeak dioena betetzeko laguntza da Foru Aldundiak emango duena; Pasaiak ere jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak emango ditu herrialdeko hainbat zaharren egoitza egokitzeko lanak egiteko. Horietako bat da Oiartzungo Petra Lekuona. Aldundiak 1...

admin

Mujikaren aldeko elkarretaratzea

60 bat lagun bildu ziren herenegun iluntzean eta astearte arratsaldean Donibanen, Julen Mujikaren eta Intza Oxandabaratzen atxiloketa eta inkomunikazioa salatzeko. Atzo arratsaldean Parisen zuten atxikita sanjuandarra. Inkomunikatuta duten artean mobil...

admin

Gaurtik etzira arte, musika nonahi herrian

Pasaia Musikalen abenduko kontzertu zikloaren harira, lau musika emanaldi izango dira herrian gaur, bihar eta etzi. Gaur, 20:00etan, Irungo Musika Eskolako soka orkestrak saioa emango du Trintxerpeko elizan. Bihar, ordu berean, baina Antxoko elizan, Pa...

admin

Jostailuak jasoko ditu Gurutze Gorriak

Gabonetako jaiak bertan direla eta, Hondarribiko Gurutze Gorriak jostailuak jasotzeko kanpaina hasi du. Hala, hilaren 20ra arte, egoera onean dauden jostailuak emateko aukera izango dute herritarrek. Hondarribiko Molla ibilbideko zazpigarren zenbakian ...

admin

Partida zaila du Hondarribiak Donostian

Ligako bigarren sailkatua menderatzen saiatuko da Ohorezko Erregional Mailako Hondarribia futbol taldea bihar, 17:00etatik aurrera, Donostian. Berio izango dute dute berdeek aurrez aurre. Azken jardunaldiko porrotaren ondorioz, behera egin dute sailkap...

admin

Bosgarren sailkatua garaitzeko helburua

Hondarribia-Irunek garaipena esku artean izan zuen azken minutura arte Sollerren aurka iragan larunbatean jokatu zuen partidan, baina 74-69 galdu zuen. Hala, azken jardunaldiko porrota ahaztu, eta Gironaren kontra jokatuko du bihar, 19:00etan, Hondartz...

admin

Mikelazulon kultura librearen gainean eztabaidatuko dute

Kultura librea izango da Mikelazulo kultur elkartean mahai gainean jarriko duten gaia. Igandean, 10:30etik aurrera, gosari-solasaldia egingo dute gaiaren gainean hitz egiteko. Gaiaren testuingurua “kultura gizartearen behar bat” dela izango...

admin

Lezoko hautetsiek bat egin dute presoen aldeko baraualdiarekin

Lezoko Udalak bandoa atera du, bihar Euskal Herri osoko hautetsiek egingo duten baraualdiarekin bat egingo dutela iragarriz. Baraualdia euskal presoen eskubideen aldekoa izango da. Bihar eguerdian elkarretaratzea egingo dute Gurutze Santuaren plazan, 12:00etatik aurrera. Herriko eragile guztiei mobilizazio horretan parte hartzeko gonbitea egin diete. Horrez gain, urtarrilaren 7an euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioarekin bat egin dute. Ainhoa Zabalo alkateak sinatutako bandoaren arabera, egungoa “aukera historikoa” da, eta “euskal preso politikoen eskubideen errespetua eskatzen du”. Eskubide horiek honakoak dira: “Dispertsioa bukatzea eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea etea zigorra beteta dutenen askatzea”. Bandoan, baraualdiarekin eta manifestazioarekin bat egiteaz gain, herritarrei batzeko deia egin diete: “Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilaren 7ko mobilizazioarekin bat egin eta beronen eskuetan dagoena egin dezaten bere ekimen sozial, kultural edo kirolaren alorreko ordutegiak berau indartze aldera koka ditzaten”.   Ezberdintasunen gainetik Presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan ahalik eta jende gehien biltzeko nahia du udalak. “Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osa dezagun”, nabarmendu du alkateak.

admin
Gehiago