Lizarraldek puntuazio dantzaren arabera egingo du aurrera
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Beñat Gaztelumendi izan zen herenegungo Villabonako final-laurdenean puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatu zuena. Gainontzekoak puntuazio dantzaren arabera pasatuko dira aurrera, tartean ...
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Beñat Gaztelumendi izan zen herenegungo Villabonako final-laurdenean puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatu zuena. Gainontzekoak puntuazio dantzaren arabera pasatuko dira aurrera, tartean Ander Lizarralde oiartzuarra. Lizarraldek 440,5 puntu eskuratu zituen (puntuazio guztiak behean).
Gozo, seguru aritu zen Beñat Gaztelumendi saio osoan zehar, Gpuntuaren antolatzaileen arabera: “Indartsu arrazoiketan eta bertsoaren joskeran”. Oro har, saio taxuzkoa izan zen Villabonakoa epaimahaiko kideen arabera, “eta datozen saioek parekatuko dute Villabonako termometroa”.
Puntuazioak
- Beñat Gaztelumendi. 501,5 puntu.
- Unai Agirre. 480 puntu.
- Iñigo Mantzizidor Mantxi. 480 puntu.
- Unai Gaztelumendi. 467 puntu.
- Ander Lizarralde. 440,5 puntu.
- Andoni Otamendi. 431,5 puntu.

