147.000 euro, Petra Lekuona egoitzarentzat
Legeak dioena betetzeko laguntza da Foru Aldundiak emango duena; Pasaiak ere jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak emango ditu herrialdeko hainbat zaharren egoitza egokitzeko lanak egiteko. Horietako bat da Oiartzungo Petra Lekuona. Aldundiak 1...
Legeak dioena betetzeko laguntza da Foru Aldundiak emango duena; Pasaiak ere jasoko du
Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak emango ditu herrialdeko hainbat zaharren egoitza egokitzeko lanak egiteko. Horietako bat da Oiartzungo Petra Lekuona. Aldundiak 147.000 euroko laguntza emango dio. Diru horrekin legediak jarritako arauetara moldatzeko egokitzapenak egin beharko dituzte Petra Lekuonan.
Pasaiako udal egoitzari ere emango dio laguntza Foru Aldundiak. Zehazki, 77.000 euro izango dira. Diputazioak lagunduko duen hirugarren egoitza Oñatiko San Martin da (63.000 euro).
Etxez etxeko laguntza
Etxez etxeko laguntzarako ere partida bat aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak: 947.000 euro bideratuko ditu.

