Bosgarren sailkatua garaitzeko helburua
Hondarribia-Irunek garaipena esku artean izan zuen azken minutura arte Sollerren aurka iragan larunbatean jokatu zuen partidan, baina 74-69 galdu zuen. Hala, azken jardunaldiko porrota ahaztu, eta Gironaren kontra jokatuko du bihar, 19:00etan, Hondartz...
Hondarribia-Irunek garaipena esku artean izan zuen azken minutura arte Sollerren aurka iragan larunbatean jokatu zuen partidan, baina 74-69 galdu zuen. Hala, azken jardunaldiko porrota ahaztu, eta Gironaren kontra jokatuko du bihar, 19:00etan, Hondartza kiroldegian. Bosgarren dira Gironako neskak eta irabazteko partida zaila izango duten arren, garaipena eskuratzeko gogoz daude Pepelu Mujikaren neskak. Urteko azken partida datorren asteazkenean, San Tomas Egunean jokatuko dute, Zamoran.

