Jostailuak jasoko ditu Gurutze Gorriak
Gabonetako jaiak bertan direla eta, Hondarribiko Gurutze Gorriak jostailuak jasotzeko kanpaina hasi du. Hala, hilaren 20ra arte, egoera onean dauden jostailuak emateko aukera izango dute herritarrek. Hondarribiko Molla ibilbideko zazpigarren zenbakian ...
Gabonetako jaiak bertan direla eta, Hondarribiko Gurutze Gorriak jostailuak jasotzeko kanpaina hasi du. Hala, hilaren 20ra arte, egoera onean dauden jostailuak emateko aukera izango dute herritarrek. Hondarribiko Molla ibilbideko zazpigarren zenbakian dago Gurutze Gorriaren bulegoa, eta bertan utzi behar dira jostailuak. Astelehenetik ostiralera irekiko dute, arratsaldeko seietatik zortziak arte. Herritarrak ekimenean parte hartzera animatu dituzte.

