Albisteak

Oiasso museoak arkeologia ikastaroak antolatu ditu

Oiasso museoan Campaniako (Italia) arkeologiaren gaineko ikastaroa egingo dute otsailetik maiatzera, Aulas Kutxa egitasmoaren bitartez. Ikastaroa, 16 eta 99 urte bitarteko pertsona orori zuzenduta dago.  Asteartetan izango dira eskolak, 18:00etik 19:...

admin

Tokiko gobernu batzarra egingo dute bihar goizean

Julen Mendoza alkateak jakinarazi duenez, bihar goizean, 08:00etan, tokiko gobernu batzarraren ohiko bilkura egingo dute. Bi puntu izango dituzte eztabaidatzeko. Lehenengoan, gobernu batzarrak 2011ko abenduaren 16an eginiko akta irakurri eta onetsiko d...

admin

50 urteko errepresioaren balantzea jasotzen duen liburua aurkeztu dute

Lezok azken mende erdi honetan jasandako errepresioaren testigantzak biltzen dituen liburua idatzi du Jorge Tito Labordetak. Atzo arratsean egin zuten Lezo, 50 urtean errepresioa liburuaren aurkezpena, Gezalan. Egileak azaldu du egitasmoa duela bi urte hasi zela, “errepresioaren gaineko datuak biltzeko eta ahanzturan ez gelditzeko”. 50 urtetako balantzea egin zuen: 53 preso, bi deportatu, bi hildako… “Horiek dira guk bildutako datuak”, esan zuen Labordetak, “baina gehiago egon daitezke, ziur”. Herritarrei eskatu zien errepresioaren gaineko datu gehiago badituzte, esateko. Gertaera horiek berez sortu ez direla esan zuen Labordetak, “planifikatutako estrategiaren ondorioa izan da”. Hori islatu nahi izan duela esan du. Horrez gain, etorkizuneko belaunaldiei jakinarazi nahi die Lezon badagoela jendea “herria maitatzea oso garesti ordaindu dutenak”. Horrez gain, errepresioa pairatu dutenen senideak izan zituen gogoan, “beste batzuek beste alde batera begiratzen zutenean”. Gaur egun errepresioak jarraitzen duela gogorarazi zuen Labordetak: “Bi preso ditugu Lezon, Tiñelu bahitua dago, Alderdien Legeak zutik dirau…”.   Gatazkaren dimentsio Labordetak baino lehen, Euskal Memoria Fundazioko kide Joxean Agirrek hartu zuen hitza. Gogorarazi zuen fundazioaren lehen hitzaldia Lezon izan zela, eta garai hartan errepresioaren biktimak izan zirenen kontaketa 350ekoa zela. “Orain, bi urteko lanaren ondoren, 476 zerrendatu ditugu”, esan zuen Agirrek. Atzoko ekitaldia Karlos Saldiseren hilketaren urteurrenaren harira [...]

admin

Bixintxo Bestak. Egitaraua

Hilaren 20a, ostirala 14:00. Haurrentzako patata tortilla lehiaketa eta dantzaldia, Merkatu Zaharrean. 17:45. Pelloten Itzultzea desfilea abiatuko da Kaneta portutik. 18:30. Festei hasiera emango diete herriko etxeko balkoitik. 19:00 Danborradaren entsegu orokorra Herriarteko orkestrarekin eta banderen banaketa. Hilaren 21a, larunbata 11:00etatik 15:00etara, danborrada auzoetan. 17:15etatik 18:30era, danborrada hiri erdian. 19:00etatik 20:00etara, danborraden elkarretaratzeta herriko etxearen aintzinean. 21:00etan, Hendaiako danborradaren afaria Daniel Ugarte pilotalekuan (Prezioak: 16 euro helduek eta 10 euro 14 urtetik beherakoek; txartelak danborradan parte hartzen duten konpainietako arduradunek salduko dituzte). Hilaren 22a, igandea 10:00. Txistularien alardea hiri barnean. 10:00. Meza San Bixente elizan, Herriarteko orkestraren parte hartzearekin. 11:30. Hendaian eta Bidasoan Kantuz, Errepublika plazan (eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Zaharrean). 12:00. 2011ko Hendaiako sagarnoaren aurkezpena, lehendabiziko txotxa. 15:30. Ondarraitz kirol zelaian Stade Hendayais taldea Boucau Stade taldearen kontra (Frantziako Bigarren Mailako txapelketako partida). 18:00. Kontzertua Hendaiako abesbatzaren eta musika taldeen eskutik, Euskaldunen Etxea taldearen parte hartzearekin (Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren 3. saria irabazi zuen), San Bixente elizan (dohainik). Hilaren 25a, asteazkena 17:00. Mendi Zolan kulturgunean. Oroitza elkarteak antolatuta, 1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren memorian jardunaldia. Irungo gatazkaren denboran Hendaiak milaka errefuxiatu lagundu zituen. Ber denboran diplomazialariak eta nazioarteko prentsako ordezkariak bertan elkartzen ziren. Bi hilabetez, herria mundu [...]

admin

San Sebastian bezperan, autobus zerbitzu bereziak

Ekialdebusek gaueko zerbitzua jarriko du gaur, Donostiara hurbildu eta etxera itzultzeko San Sebastian Eguneko bezperako gaua da gaur, eta hori dela eta, autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Ekialdebusek. Hala, Donostiara gerturatu eta gero etxera it...

admin

Kaleratze baten kontra protesta egingo dute igandean

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, B...

admin

Bixintxoetako zaharren bazkaria otsailean

Otsailaren 5ean eginen dute bixintxoetako zaharren ohiko bazkaria, Landa Agerrian. Joateko interesdunek Laguntza Sozialeko Herriko Zentroan eman behar dute izena (Lorategietako karrika, 9). Hilaren 16tik 27ra eman daiteke izena.

admin

Bixintxo Bestak, bihartik

Bihar hasiko dira Hendaiako Bixintxo Bestak, Pellot kortsarioaren lehorreratzearekin. Bi asteburuz ekitaldiz puztutako egitarauaz disfrutatzeko aukera izanen dute hendaiarrek zein bisitariek. Bihar Manolo Alkaiaga Besta Komiteko presidenteari egindako ...

admin

Euskararen Hilabetea hirugarrenez egiteko lanean ari dira eragileak

Hendaia Euskaraz, Euskararen Hilabetea urteroko ekimena antolatu du Herriko Etxeko Udal Euskara Batzordeak, Hendaiako saltegietan ere, euskaraz izenburupean. Hala, aurten dendak ardatz gisa hartuko ditu ekimenak, eta bertan, euskara bultzatzeko hainbat...

admin

Birziklatutako materialekin eginda

Erakusketa inauguratu zuten astelehenean Zuloaga Etxean, eta hilaren 28a arte izango da, astelehenetik larunbatera, irekita. 7 Emakume eta Cetacées en Mer Science et Partage elkarteek antolatuta, Arte txiroa erakusketa prestatu dute eta birziklatutako materiala erabili dute artelanak egiteko. Zuloaga Etxeko erakusketa astelehenetik ostiralera irekitzen dute goizeko hamarretarik eguerdiko ordubatetara goizetan, eta lauetatik zortzietara arratsaldetan. Larunbatetan, berriz, goizetan irekitzen dute soilik, goizeko hamarretatik eguerdiko ordubatetara.

admin

Gizon bat atxilotu dute Irunen, emakume bati sexu erasoa egiten saiatu delakoan

Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, hiru lagun emakumearengana gerturatu ziren droga eskaintzera, eta emakume...

admin

Pasaiak irabazi, Trintxerpek galdu

Aretxabaleta zailaren kontra meritu handiko garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, 3-2. Lehen zatian 0-2 irabazten jarri ziren Aretxabaletakoak, baina bigarrenean, eta atsedenaldian aldageletan izandako hizketaldiaren ondoren, gogotsu atera ziren an...

admin

Arnasa hartu… eta bota

Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu du txuri-beltzen gol bakarra, urrezko hiru puntu poltsikoratzeko balio izan du...

admin

Garaipen handi bat lasaitasunerako

Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Xixon Jovellanos taldearen aurka, Artalekun jokatutako Zilarrezko Mailako 21. jardunaldiko norgehiagokan. Partida jokatu aurretik sailkapeneko seigarren tokian zeuden asturiarrak, 23 punturekin, Bid...

admin

Mari Asun Landa Saria Maite Ruiz de Azua eta Karmele Mitxelenarentzat

Julia Irazuren ibilbidea jaso du Maite Ruiz de Azuak eta Sorkun abeslariarena Karmele Mitxelenak. Bere amonaren bizipenen kontakizunaren bidez,  “maestren” ekarpena nabarmendu nahi izan du Ruiz de Azuak, eta Karmele Mitxelenak, berriz, denok ezagutzen dugun abeslariak “gizonezkoen mundu horretan egin duen lana” nabarmentzen aldera idatzi du  lana. Gaur goizean banatu dituzte sariak, Xenpelar Etxean. Mari Asun Landaren eskutik jaso dute saria Ruiz de Azuak eta Mitxelenak, eta biei idazten jarraitzeko eskatu die Landak. Errenteriako Udalaren Berdintasun  Kontseiluak antolatzen du Mari Asun Landa Saria. Aurtengoa sariketaren bigarren aldia izan da. Martxoak 8aren ospakizunen testuinguruan txertatua, sariek emakumeek herriari egindako ekarpena aitortu eta zabaldu nahi dute, kazetaritza lanen bidez. Sari banaketaren aurretik, gaur, Xenpelar Etxean bertan ikusgai dagoen Skolastika arte bildumaren erakusketaren bisita gidatua izan da. Ondoren, Elixabete Perez Gaztekuk hitzaldia eskaini du, iaz Mari Asun Landa Sarietako protagonista izan zen Joxepa Antoni Aranbarriren ibilbidean sakontzeko.

admin

Euskadiko Arrantza Txapelketa, hondartzan

Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federazioak antolatuta, Euskadiko Arrantza Txapelketa jokatzen ari da Hondarribiko hondartzan. U16, U21 eta emakumezkoen mailak ari dira lehian, eta gaueko hamarrak arte luzatuko dute txapelketa.

admin

Suhiltzaileek Jose Gonzalez Canoren omenezko lasterketa egin dute gaur

X. urtez jarraian zazpi kilometro osatu dituzte lasterka Jose Gonzalez Cano suhiltzailearen omenez bere lankide izandakoek. Gonzalez Cano lan istripuz hil zen, eta ordutik ospatzen da urtero bere omenezko lasterketa. Aurten ehundik gora parte hartzaile izan dira eta tartean zeuden lasterketa bostetan irabazitako Cesar Perez eta 2006an lasterketaren marka lortutako Andres martinez. Lasterketa suhiltzaileen parkean izan du irteera eta helmuga.

admin

Giza dorreak eraiki dituzte

Gironako Unibertsitateko Xoriguers Colla Castellera Universitaria taldeak Castellara erakustaldia egin du gaur goizean, Santigo kalean. Maila ezberdinetako giza dorreak eraiki dituzte, eta herritarrek txalo zaparrada artean zoriondu dituzte katalanak. Haur, gazte eta helduek parte hartu dute giza dorreak egiten.

admin

Ganbera musikaren astea antolatu du musika eskolak

Pasaia Musikal musika eskolak 40. urteurrena du aurten, eta gaur goizean urteurren horri begira antolatu duten lehen ekimena aurkeztu dute. Ganbera Musikaren Astea aurkeztu dute, Trintxerpeko alkateordetzan. Aurkezpenean, musikako eskolako presidente eta kultura zinegotzi Juanra Cano, musika eskolaren zuzendari Juanje Neira eta Musikeneko ordezkari  Dorleta Lasagabaster izan dira. Astelehenean hasi eta hilaren 16ra bitartean izango den programazio aurkeztu eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu zieten. Esan zutenez, atondu duten programa, publiko zabalarentzat egokia da, eta aretoa betetzeko itxaropena agertu zuten. Musikeneko ordezkariak eskertu egin zuen Pasaiako Udalak emandako aukera, Lasagabasterrek zehaztu zuenez “beren goi mailako ikasleek kontzertuak eman beharrean daudelako heziketa osorik jasoko badute”.

admin

Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Sarian 140 partaide espero dituzte

Etzi, ohi baino txirrindulari gehiago izango dira herriko kaleetan, Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria jokatuko baitute. Dagoeneko, 29.en urtez antolatu dute, eta horren atzean Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Udal Kirol Patronatua daude. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “luxuzko parte hartzea” izango dute, Gazte Mailako talde eta txirrindulari onenak etortzea espero baitute. 140  partaide inguru izango direla jakinarazi dute. Araba, Bizkaia eta Nafarroako hainbat talde izango dira, baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak ere: Castelloko (Herrialde Katalanak) Ceramicas Onda horien artean. Lasterketa “azkarra” izango dela ere espero dute antolatzaileek. Laguntasunak bere ordezkariak ere eramango ditu etziko lasterketara, bost denera: Adrian Muriel, Mikel Plaza, Markel Lezertua, Gaizka Castelruiz eta Iker Gurutzealde. “Dena emango dute helburu nagusia lortzeko, proba irabaztea”, adierazi du txirrindulari elkarteak. Pasa den urtean, Eneko Lizarralde Bergarako Sumofic taldeko txirrindularia izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Herriko txirrindularietan, berriz, Urtzi Bagues izan zen onena. Ibilbidea Txirrindulariek 70 kilometroko zirkuituari eman beharko diote buelta, eta eskualde osoan zehar ibiliko dira, Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzundik hainbatetan igaroz. Denboraldiaren hasiera izango dela kontuan izanda, antolatzaileek zehaztu dute ez dela oso ibilbide gogorra izango: “Proba ahalik eta txirrindulari gehienek bukatzea da lehentasuna”. Lasterketa 16:30ean abiatuko da Nafarroa etorbidetik (Agirre Lehendakaria plazaren parean), eta 18:15ean espero dute [...]

admin
Gehiago