Garaipen handi bat lasaitasunerako
Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Xixon Jovellanos taldearen aurka, Artalekun jokatutako Zilarrezko Mailako 21. jardunaldiko norgehiagokan. Partida jokatu aurretik sailkapeneko seigarren tokian zeuden asturiarrak, 23 punturekin, Bid...
Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Xixon Jovellanos taldearen aurka, Artalekun jokatutako Zilarrezko Mailako 21. jardunaldiko norgehiagokan. Partida jokatu aurretik sailkapeneko seigarren tokian zeuden asturiarrak, 23 punturekin, Bidasoak baino zazpi gehiago, baina irundarrek partida oso serioa egin zuten, eta azken minutuetan markagailua euren alde jartzea lortu zuten.
Jardunaldia amaitzeko Barakaldo eta Adelmaren arteko partida falta denean, Bidasoak Teucroren porrota baliatu du hamargarren postura igotzeko. Hemezortzi puntu pilatu dituzte irundarrek, —zortzi garaipen, bi berdinketa eta 11 porrot—; aurretik Alcobendas taldea dute puntu bakarrera (hemeretzi), eta atzetik Teucro bi puntura (hamasei) eta Torrelavega hirura (hamabost).

