Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Sarian 140 partaide espero dituzte

Etzi, ohi baino txirrindulari gehiago izango dira herriko kaleetan, Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria jokatuko baitute. Dagoeneko, 29.en urtez antolatu dute, eta horren atzean Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Udal Kirol Patronatua daude. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “luxuzko parte hartzea” izango dute, Gazte Mailako talde eta txirrindulari onenak etortzea espero baitute. 140  partaide inguru izango direla jakinarazi dute. Araba, Bizkaia eta Nafarroako hainbat talde izango dira, baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak ere: Castelloko (Herrialde Katalanak) Ceramicas Onda horien artean. Lasterketa “azkarra” izango dela ere espero dute antolatzaileek. Laguntasunak bere ordezkariak ere eramango ditu etziko lasterketara, bost denera: Adrian Muriel, Mikel Plaza, Markel Lezertua, Gaizka Castelruiz eta Iker Gurutzealde. “Dena emango dute helburu nagusia lortzeko, proba irabaztea”, adierazi du txirrindulari elkarteak. Pasa den urtean, Eneko Lizarralde Bergarako Sumofic taldeko txirrindularia izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Herriko txirrindularietan, berriz, Urtzi Bagues izan zen onena. Ibilbidea Txirrindulariek 70 kilometroko zirkuituari eman beharko diote buelta, eta eskualde osoan zehar ibiliko dira, Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzundik hainbatetan igaroz. Denboraldiaren hasiera izango dela kontuan izanda, antolatzaileek zehaztu dute ez dela oso ibilbide gogorra izango: “Proba ahalik eta txirrindulari gehienek bukatzea da lehentasuna”. Lasterketa 16:30ean abiatuko da Nafarroa etorbidetik (Agirre Lehendakaria plazaren parean), eta 18:15ean espero dute [...]

admin
Bidasoa
2012/03/09

2011ko Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza TxapelketaEtzi, ohi baino txirrindulari gehiago izango dira herriko kaleetan, Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria jokatuko baitute. Dagoeneko, 29.en urtez antolatu dute, eta horren atzean Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Udal Kirol Patronatua daude.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “luxuzko parte hartzea” izango dute, Gazte Mailako talde eta txirrindulari onenak etortzea espero baitute. 140  partaide inguru izango direla jakinarazi dute. Araba, Bizkaia eta Nafarroako hainbat talde izango dira, baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak ere: Castelloko (Herrialde Katalanak) Ceramicas Onda horien artean. Lasterketa “azkarra” izango dela ere espero dute antolatzaileek.

Laguntasunak bere ordezkariak ere eramango ditu etziko lasterketara, bost denera: Adrian Muriel, Mikel Plaza, Markel Lezertua, Gaizka Castelruiz eta Iker Gurutzealde. “Dena emango dute helburu nagusia lortzeko, proba irabaztea”, adierazi du txirrindulari elkarteak.

Pasa den urtean, Eneko Lizarralde Bergarako Sumofic taldeko txirrindularia izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Herriko txirrindularietan, berriz, Urtzi Bagues izan zen onena.

Ibilbidea
Txirrindulariek 70 kilometroko zirkuituari eman beharko diote buelta, eta eskualde osoan zehar ibiliko dira, Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzundik hainbatetan igaroz. Denboraldiaren hasiera izango dela kontuan izanda, antolatzaileek zehaztu dute ez dela oso ibilbide gogorra izango: “Proba ahalik eta txirrindulari gehienek bukatzea da lehentasuna”.

Lasterketa 16:30ean abiatuko da Nafarroa etorbidetik (Agirre Lehendakaria plazaren parean), eta 18:15ean espero dute helmugara iristea. Irten eta iritsi toki berean egingo dute txirrindulariek, Agirre Lehendakariaren plazan.

Lasterketaren bukaeran sari banaketa egingo dute. Gizonetan lehen hiru sailkatuei emango diete garaikurra, emakumeetan, berriz, txirrindulari onenari. Horrez gain, sariak izango dira ere herriko txirrindulari onenarentzat eta sailkatutako talde onenarentzat.

Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte lasterketa ikustera joatera, baita herriko taldeari, Laguntasuna, babesa ematera ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.