Bixintxo Bestak, bihartik

Bihar hasiko dira Hendaiako Bixintxo Bestak, Pellot kortsarioaren lehorreratzearekin. Bi asteburuz ekitaldiz puztutako egitarauaz disfrutatzeko aukera izanen dute hendaiarrek zein bisitariek. Bihar Manolo Alkaiaga Besta Komiteko presidenteari egindako ...

Bihar hasiko dira Hendaiako Bixintxo Bestak, Pellot kortsarioaren lehorreratzearekin. Bi asteburuz ekitaldiz puztutako egitarauaz disfrutatzeko aukera izanen dute hendaiarrek zein bisitariek. Bihar Manolo Alkaiaga Besta Komiteko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratuko du Boga astekariak, baita lehen asteburuko ekitaldi zerrenda ere.

Bestetako lehen asteburua indartsua da, ekitaldi potoloz beteta. Hala, bihar, Pelloten eta Neskatxaren ekitaldiaz gain, besten hasiera ofiala, danborradaren entsegu ofiziala eta Hostoak ikuskizunaren emanaldia jarraituko diote; adi, azken honetarako salgai zeuden 1.000 sarrerak dagoeneko saldu baitira

Etzi danborradaren eguna da. Hamabi taldek hartuko dute parte, 700 danbor eta 100 musikari, herriko bost auzoetan goizez, eta erdigunean arratsean. 19:00etatik 20:00etara elkarrekin ariko dira. Ondoren Beltzenian bapo afalduko dute, bederatzietatik aurrera, merezita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.