Arnasa hartu… eta bota
Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu du txuri-beltzen gol bakarra, urrezko hiru puntu poltsikoratzeko balio izan du...
Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu du txuri-beltzen gol bakarra, urrezko hiru puntu poltsikoratzeko balio izan duena.
Garaipen honekin arnas pixka bat hartuko dute irundarrek; galduz gero jaitsiera postuetatik hiru puntura jarriko lirateke. jardunaldiko partida guztiak amaituta, hamahirugarren jarri dira irundarrak, 36 punturekin; jaitsieratik seira.

